Lu mendia
Lu mendia edo Lushan (txinera sinplifikatuz: 庐山; txinera tradizionalez: 廬山; Pinyineraz: Lúshān; Gan txineraz: Lu-san), aspaldiko denboretan "Kuanglu" (匡庐) izenaz ezaguna, Txinako Jiangxi probintziako mendi bat da, Ibai Urdinaren eta Poyang aintziraren artean dagoena, Jiujiang hiritik 36 km hegoaldera. Lu mendiak natura aberastasun ugari ditu (landaredia, aberedia, geologia); eta gainera, garrantzizko lekua da Txinako historia, erlijioa, margolaritza eta olertirako. Lushan Parke Nazionala izenarekin UNESCOk Gizateriaren Ondare zerrendan gehitu zuen 1996an.
Lushan Parke Nazionala1![]() | |
![]() Lu mendia lainoak inguratuta. | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | ii, iii, iv, vi |
Erreferentzia | 778 |
Kokalekua | ![]() |
Eskualdea2 | Asia eta Ozeania |
Koordenatuak | 29°26′0″N 115°52′0″E |
Izen ematea | 1996 (XX. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Erreferentziak eta oharrak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.