Love and Death
Love and Death (euskaraz: Maitasuna eta Heriotza) 1975ko filma da, Woody Allen estatubatuar zinema zuzendari eta aktoreak zuzendutakoa. Woody Allen bera eta Diane Keaton izan ziren aktore nagusiak.
Love and Death | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1975 |
Izenburua | Love and Death |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | parodiazko filma |
Iraupena | 85 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Honen eragina jaso du | Gerra eta Bakea, Karamazov anaiak, The Idiot (en) , Krimena eta zigorra eta Jokalaria |
Grabazio lekua(k) | Paris eta Budapest |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Woody Allen |
Gidoigilea(k) | Woody Allen |
Antzezlea(k) | |
Diane Keaton Woody Allen Jessica Harper Harold Gould James Tolkan Féodor Atkine Olga Georges-Picot Tutte Lemkow (en) Howard Vernon (en) Denise Péron Alan Rossett Alan Tilvern Albert Augier (en) Chris Sanders (en) Edmond Ardisson Georges Adet (en) Gérard Buhr (en) Hélène Vallier (en) Henri Coutet Henri Czarniak (en) Jacques Maury (en) Luc Florian (en) Luce Fabiole (en) Roger Lumont Tony Jay (en) Yves Barsacq Yves Brainville (en) Anne Lonnberg Rebecca Potok (en) Lloyd Battista Andrée Tainsy Zvee Scooler Despo Diamantidou (en) Clément Thierry (en) Leib Lensky (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Charles H. Joffe (en) |
Konpainia ekoizlea | United Artists |
Edizioa | George Hively (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Willy Holt (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Sergei Prokofiev |
Argazki-zuzendaria | Ghislain Cloquet |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Errusiar Inperioa |
Argumentu nagusia | Napoleondar Gerrak |
Argumentua
XIX. mendearen hasiera, Napoleondar Gerrak, Errusia. Boris Grushenko (Allen) errusiar hiritar koldar, bakezale eta zekena da. Bere familiaz oso iritzi txarra du, bere anaiek ez dutela ulertzen sentitzen du, eta soilik bere lehengusina Sonjarekin (Keaton) solastuz lortzen du babes filosofikoa; gainera, Sonjaz maitemindua dago sekretuan.
Frantziak Austria inbaditu ondoren, gudarosteak dei egingo dio tsarren Errusia frantziarrengandik defendatzera joateko. Gerran, bere nagikeri eta koldakeriari esker, Napoleon Bonaparte bera buru duen frantziar gudarostearen erasoalditik salbatzea lortuko du.
Nahiz eta bere bakezaletasunak une hartan bertan heriotzera eramango duela iruditu, zoriaren patuak frantziar ofizialak dauden kanpadenda gainera eror dadin ahalbideratuko du. Gerra heroi bilakaturik, Boris jaioterrira itzuli eta San Petersburgoko goi mailako jendearekin batera ibiliko da, baina Sonjarekin ezkontzea amestuko du (bitartean lehengusinaren ordura arteko ezkontza sekulako porrota da).
Duelu xelebre batean ozta-ozta bizirik ateratzea lortu ondoren, azkenean Sonja (jada alargundua) Borisekin ezkonduko da. Bonaparte eta frantziar gudarostea Mosku ingurura iristean, Grushenkok gehiago ez borrokatzea erabakiko du, baina bere Sonja maiteak frantziar enperadorea hil nahi du, gerra behin-betiko amaitu dadin; hortaz, bikoteak misio ausart eta arriskutsu bati ekingo dio.
Aktoreak
- Woody Allen: Boris Grushenko
- Diane Keaton: Sonja
- Georges Adet: Nehamkin zaharra
- Frank Adu: sarjentua
- Brian Coburn: Dmitri
- Jessica Harper: Natasha
- James Tolkan: Napoleon Bonaparte
- Olga Georges-Picot: Alexandrovna kondesa
- Harold Gould: Anton lvanovich Lebedokov
- Zvee Scooler: Aita
- Féodor Atkine: Mikhail Grushenko
- Yves Barsacq: Rimsky
- Tony Jay: Vladimir Maximovitch
- Aubrey Morris: 4. soldadua
- Alfred Lutter: Boris gaztea
- Sol Frieder: Voskovec
- Lloyd Battista: Don Francisco
- Frank Adu: Drill sarjentua