Love Gun (albuma)
Love Gun Kiss hard rock talde amerikarraren estudioko 6. albuma da. 1977ko ekainaren 30ean platino mota lortu zuen, albuma kaleratu eta bi astera baino ez.[9]
Love Gun | ||||
---|---|---|---|---|
Fitxategi:Love gun cover.jpg | ||||
Kiss taldearen estudioko albuma | ||||
Argitaratze data | 1977ko ekainaren 17a[1] | |||
Grabazioa | Record Plant Studios, New York City, 1977ko maiatza | |||
Musika mota | Hard rock | |||
Iraupena | 32:57 | |||
Hizkuntza | Ingelesa | |||
Diskoetxea | Casablanca Records | |||
Ekoizpena | Kiss, Eddie Kramer | |||
Kiss taldearen kronologia | ||||
|
Kalifikazio profesionalak | |
---|---|
Kalifikazioa | |
Iturria | Puntuazioa |
Allmusic | [2] |
Vista Records | [3] |
Pitchfork Media | (9.2/10)[4] |
Blender | [5] |
Rolling Stone | [6] |
Truemetal | (90/100)[7] |
Metal Nightfall | [8] |
Taula hau hobetu beharra dago. Informazio gehiagorako begiratu laguntza. |
Love Gun Ace Frehleyk abesten duen abesti bat duen Kissen lehen albuma da. Horrela, kide guztiek abesten duten taldearen lehen albuma ere da. Kide guztiek album baten abesti guztietan jotzen duten azken albuma da, izan ere, 1979ko Dynasty albumeko abesti askotan Anton Figek Peter Criss ordeztu zuen bateria moduan.[10]
Albumak "Love Gun" diskoko kartulina bat (montatu beharra zeukana) zekarren barruan,[11] Kiss merchandise erosteko eskaera orri batekin batera.[12]
Abestiak
"Christine Sixteen"
Garai hartan ezagunak ez ziren Eddie gitarjoleak eta Alex Van Halen bateriak jo zuten abesti honen demo batean.[13] Letraren esanahia beraien 1974ko Hotter Than Hell bigarren albumeko "Goin' Blind" abestiaren esanahiaren antzekoa da, "Christine Sixteen" 16 urte dituen neska batekin maitemintzen den gizon bati buruz hitz egiten duelarik, eta "Goin' Blind" 16 urte ere dituen neska batekin maitemintzen den 93 urteko agure bati buruz hitz egiten duelarik.
"Shock Me"
Kissen Rock and Roll Over biran jazotako gertakari batek inspiratu zuen abesti hau, Frehleyk deskarga elektriko bat jaso zuenean. 1976ko abenduaren 12an, Kissek kontzertu bat eman zuen Lakeland Civic Centeren, Lakeland, Floridan. Hasierako abestian, Frehleyk eskaileren baranda bat ikutu zuen, lurrean sartua zegoena. Orduan, deskarga zela eta lurrera jauzi zen, eta kontzertua 30 minutu atzeratu zuten. Kontzertua bukatu egin zuten, baina kontzertu osoan zehar eskuan sentsibilitatea galdu zuela esan zuen.[14]
"Tomorrow and Tonight"
Abestia hau "Rock and Roll All Nite" abestiaren sentimendua berreskuratzen saiatzeko idatzi zuten, baina ez zuen arrakasta berdina lortu.[erreferentzia behar] Alive II albumean soinu proba bateko grabazioa agertzen da.
"Love Gun"
Albumari izena ematen dion abestia kaleratu zanetik Kissen bira guztietan jo izan dute. Kisseko abeslari eta gitarjolea den Paul Stanley bere Kiss abesti gogokoena dela esan du.[15]
"Plaster Caster"
Cynthia Plaster Casterrek inspiratua, rock musikari ospetsuen sakilen eskaiolazko moldeak egiteagatik ospetsua zen groupiea[16] Jimi Hendrix bezala, baita musikari emakumeen titien moldeak ere.[17]
"Then She Kissed Me"
Abesti hau The Crystalsen 1963ko "Then He Kissed Me" pop klasikoaren bertsioa da, beste musika mota batean.[18] Abestiak hainbat genero desberdinetan dituen bertsio askoetako bat da.
Portada
Ken Kelly fantasia artistak margotu zuen albumaren azala,[19] nork 1976ko Destroyer albumeko azala ere margotu zuen. GWAR shock rock taldearen 2009ko Lust in Space albumeko portada Love Gun albumeko portadaren homenai/parodia bat da.
Pop kulturan
The back cover of Nirvanaren Nevermind albumaren atzeko aldean gomazko tximino bat agertzen da Kurt Cobain abeslaeri/gitarjoleak egindako collage baten aurrean. Collageak hainbat argazki biltzen ditu, hala nola supermerkatu baten iragarki batetik ateratako haragiaren argazkiak, Danteren Infernotik ateratako argazkiak, eta Cobainen argazki medikuen bildumatik ateratako bagina gaixoen argazkiak. Berak esan zuen, "Oso hurbil begiratzen baduzu, Kissen Love Gun albumaren azala agertzen da haragi zati baten aurrean." [erreferentzia behar]
Abesti zerrenda
Love Gun | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Znbk. | Izenburua | Idazlea(k) | Ahotsa | Iraupena | |||||
1. | "I Stole Your Love" | Paul Stanley | Stanley | 3:04 | |||||
2. | "Christine Sixteen" | Gene Simmons | Simmons | 3:14 | |||||
3. | "Got Love for Sale" | Simmons | Simmons | 3:29 | |||||
4. | "Shock Me" | Ace Frehley | Frehley | 3:49 | |||||
5. | "Tomorrow and Tonight" | Stanley | Stanley | 3:40 | |||||
6. | "Love Gun" | Stanley | Stanley | 3:18 | |||||
7. | "Hooligan" | Peter Criss, Stan Penridge | Criss | 3:01 | |||||
8. | "Almost Human" | Simmons | Simmons | 2:49 | |||||
9. | "Plaster Caster" | Simmons | Simmons | 3:27 | |||||
10. | "Then She Kissed Me" | Jeff Barry, Ellie Greenwich, Phil Spector | Stanley | 3:02 |
Langileak
- Paul Stanley - ahotsak, gitarra erritmikoa, baxua "Love Gun" abestian
- Gene Simmons - ahotsak, baxua
- Ace Frehley - gitarra nagusia, ahotsak
- Peter Criss - bateria, perkusioa, ahotsak
Zerrendak
Zerrenda | Postu gorena |
---|---|
AEB Billboard 200 | 4[20] |
Zertifikazioak
Herrialdea | Mota | Salmentak |
---|---|---|
Ameriketako Estatu Batuak (RIAA)[9] | Platinoa | 1.000.000 |
Erreferentziak
- =Kiss_Album_Focus_-_Love_Gun Kiss Albumak - Love Gun. KISS FAQ (Noiz kontsultatua: 2011-06-11).
- (Ingelesez) Love Gun. AllMusic (Noiz kontsultatua: 2011-08-29).
- http://www.vistarecords.proboards.com/index.cgi?board=albumreviewsanddiscussion&action=display&thread=78
- https://web.archive.org/web/20030626074933/http://www.pitchforkmedia.com/record-reviews/k/kiss/love-gun.shtml
- http://www.blender.com/guide/back-catalogue/52637/love-gun-l.html
- Kiss: Album Gida | Rolling Stone Music. (Noiz kontsultatua: 2011-08-26).
- https://web.archive.org/web/20111001012859/http://www.truemetal.it/reviews.php?op=albumreview&id=6301
- http://metal.nightfall.fr/index_444_-love-gun.html
- Amerikako album zertifikazioak – Kiss – Love Gun. Recording Industry Association of America.. .
- Criss Q&A. (Noiz kontsultatua: 2009-01-26).
- KissFAQ Love Gun. (Noiz kontsultatua: 2009-01-26).
- KissFAQ Love Gun merchandise. (Noiz kontsultatua: 2009-01-26).
- Allmusic berrikusketa "Christine Sixteen". (Noiz kontsultatua: 2009-01-26).
- Gooch, Curt and Jeff Suhs. KISS Alive Forever: The Complete Touring History, Billboard Books, 2002. ISBN 0-8230-8322-5
- Leaf, David and Ken Sharp. KISS: Behind the Mask: The Official Authorized Biography, Warner Books, 2003. ISBN 0-446-53073-5
- AllMusic abestiaren berrikusketa "Plaster Caster". (Noiz kontsultatua: 2009-01-26).
- Cynthia Plaster Caster webgune ofiziala. (Noiz kontsultatua: 2009-01-26).
- Rolling Stone berrikusketa Love Gun 1977. (Noiz kontsultatua: 2009-01-26).
- AllMusic Love Gun kredituak. (Noiz kontsultatua: 2009-01-26).
- (Ingelesez) Love Gun. AllMusic (Noiz kontsultatua: 2011-08-30).