Lovaina (Gasteiz)

Lovaina Gasteizko (Araba) auzoa da. Hiriaren erdiguneko auzoetako bat da eta probintziako erakunderik nagusienek dute egoitza bertan, Arabako Foru Aldundiak, foru ogasunak, probintziako auzitegiak eta abar. Horrez gain, Gasteizko Katedral Berria auzo honetan dago. Lovainako auzoa, Alde Zaharraren hego-mendebaldean, eta Zabalgunearen mendebaldean dago.

Artikulu hau Gasteizko auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Leuven».
Lovaina
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°48′N 2°42′W
Demografia

Historia

Hainbat fasetan eraiki zen auzoa. 1820an hasitako hirurteko liberalean hasi ziren auzoaren lehen hiritartze lanak. Urte hartan Prado kalea eta Gaztelako atea eraiki ziren. Horrez gain, Floridako parkea egin zen, Zabalgunea eta Lovainako auzoak banatuz. Parke hau ondorengo hamarkadetan handituko zen. Lehen Gerra Karlistaren ondoren auzoaren eraikuntzarekin jarraitu zen eta Becerro de Bengoa kalea eraiki zen.

1858an Arabako Foru Aldundiaren jauregi berria zabaldu zuten. XX. mendearen erdialdera, auzoaren mendebaldeko kaleak eraiki ziren, eta Antso Jakitunaren kalea eta Ramiro Maeztu kaleak zabaldu ziren.

Auzoaren ezaugarriak

Lovainako auzoaren erdigunea izen bereko plaza da. Bertan auzoko sei kale nagusiak elkartzen dira: Antso Jakituna, Ramiro Maeztu, Adriano VI, Ama Vedruna, Louis Heintz eta Magdalena kaleak. Plazari 1960ko abuztuaren 8an eman zitzaion Lovaina izena.

Katedrala

Sakontzeko, irakurri: «Gasteizko Katedral Berria»

Gasteizko Katedral Berria Brigiden komentua zegoen orubean eraiki zen. Lehen eraikitze lanak 1907an hasi ziren, baina handik zazpi urtera eten ziren. Elizaren eraikitzea Espainiako Gerra Zibila amaitu arte egon zen etenik, 1946ra arte. Eraikuntza lanak 1969. urtera arte luzatu ziren, urte hartan eliza sagaratu eta eliztarrei ateak ireki zitzaizkien. Alde Zaharreko katedral zaharra ordezkatu zuen Gasteizko elizatearen egoitza moduan.

Katedral berriaren proiektuan hainbat dorre eta erliebe desberdinez osaturiko fatxada eraikitzea zegoen aurreikusita. Hori dela eta, eliza kanpotik ikusita amaitu gabeko eraikin handi bat ematen du. Katedralaren jatorrizko proiektuaren maketa bat dago elizaren barruan.

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.