Louyse Bourgeois

Louise Bourgeois Boursier (Faubourg Saint-Germain, 1563-1636) frantziar emagina izan zen. "La Borsier" ezizenez ezaguna, Maria Medici-ren (Enrique IV.a Frantziakoaren emaztea) emagina izan zen [1]. Bere idatzi bikain eta zentzuan oinarritutako metodoei esker obstetrizia eremua hobetzen lagundu zuen.

Louyse Bourgeois

Bizitza
Jaiotzaboulevard Saint-Germain (en) Itzuli eta Mons, 1563 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Frantzia
Heriotzaboulevard Saint-Germain (en) Itzuli, 1636ko abenduaren 20a (72/73 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakemagina, idazlea, ginekologoa eta obstetra

Biografia

Bourgeois Faubourg Saint-Germainen, Parisko landa gunean, jaio zen 1563an. Familia aberatsekoa zenez, irakurtzen eta idazten ikasi ahal izan zuen. Bere familia Martin Boursier medikuaren ondoan bizi zen, zeina urteetan zehar Ambroise Pare-ren ikaslea izan zen. [2]

Martin Boursierrekin ezkondu zen 1584an, Pariseko Done Sulpicio elizan [3]. Parrokiako antzinako idazlanek honakoa diote: Abenduaren 30a, Martin Boursier eta Loyse Bourgeois ezkondu ziren. Bikotea Faubourg Saint-Germainen bizitzen jarri zen, 1586-an seguraski.

Enrique IV. erregeak 1589-an Paris erasotu zuen; Bourgeois-ek momentu hartan hiru seme-alaba zituen.[3] Bere seme-alabekin Pariseko hormetatik ihes egin zuen, hauek babesteko, bere senarra armadan borrokatzen baitzegoen. Bere ondasun gehienak alde batera utzi behar izan zituen, ez zegoelako hiriko harresietatik eramateko modurik.[3]

Errenta bat irabazteko asmoz jostun moduan lan egiten hasi zen Bourgeois, nahiz eta halere bizitzeko adina diru ez atera. Guda amaitzean senarra itzuli egin zen, baina armadako bere egonaldiak ez zion nahikoa dirurik eman familia mantentzeko. Horrela, emagin lanbidea ikasten hasi zen Bourgeois[4].

Ogibidea

1598an Bourgeois-ek emagin lanetan aritzeko diploma eta lizentzia juridikoa lortu zituen[5]. Lizentziatzeko batzordean fisikari bat, bi zirujau eta bi emagin zeuden. [6] Ondoren, Saint-André des Arts herrira joan zen bizitzera bere familiarekin, eta Auzo Latinoan hasi zen lanean berehala. Emagin trebea bihurtu zen, eta ospe handia lortu zuen bere lankideen artean.

Louise Bourgeoisen liburu baten irudia

Enrique IV. María Médici-rekin ezkondu zen 1600. urtean. Bere lehen semea 1601ean jaio zen, eta erregeak emagin erreala izateko postua Madame Depuis-i ematea nahi bazuen ere, Médici-k Bourgoise aukeratu zuen. 1601 eta 1610 artean sei seme-alaba gehiago jaio ziren, guztiak Bourgeois-en laguntzarekin. Erditze bakoitzean Bourgeois-ek 500 koro jaso zituen haurra mutila bazen, eta 300 koroa neska bazen.[6]. Garai hartan emaginaren errenta erditze bakoitzeko gutxi gorabehera 50 koroa zen.[7]

Bourgeois-ek 1608an 6.000 koro jaso zituen errege auzitegian bere emagin lanagatik. María Enriqueta jaio eta gero, Bourgeois-ek urteko 600 koro-ko pentsioa eskatu zion erregeari. Enrique IV. erregeak 300 koro ordaintzea onartu zuen, erretiratzeko pentsio ona zela iritzita. [8]

Nahiz eta teknikoki emagin gisa erretiratuta egon, Bourgeoisek erditze batzuetan parte hartzen jarraitu zuen. 1627an, Orleansko Dukesaren semearen jaiotzan parte hartu zuen, baina zoritxarrez, erditzearen ondoren, dukesa sukarragatik hil zen. Autopsia egin zutenek (horietako asko Burgeoisen etsaiak), txostenean, Dukesaren heriotza Bourgeoisek eginiko akats baten ondorio izan zela ondorioztatu zuten, heriotzaren errua honi botaz. Salaketa honi erantzunez, "Louise Bourgeoisen barkamena" idatzi zuen, non aurreko iritzien baliozkotasuna zalantzan jartzen zuen: "Hogeita hamalau urtez praktikatu dut lanbidea hau, fideltasunez, arduraz eta ohorez, eta hainbat azterketa egin eta gero ziurtagiri on bat eskuratzeaz gain, gai honi buruzko liburuak eta tratatuak ere idatzi ditut, zeinak hainbat ediziotan argitaratuak izan diren eta atzerriko hizkuntzetara itzuli dituzten, fisikari bikain askok eskertu didaten lana, eta gizateria guztiarentzako zeinen baliogarriak izango diren aitortu didatenak ."[6]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.