Lourdes Otaegi
Lourdes Otaegi Imaz[1] (Beizama, Gipuzkoa, 1959ko urtarrilaren 30a) Euskal Filologian doktorea, Literaturaren Teoriako irakasle agregatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. Bereziki Xabier Lizardi eta gerra aurreko hainbat euskal idazle aztertu ditu, bai eta gerraondokoak ere, gehienbat olerkariak. Bestalde, euskal literaturari buruzko ikuspegi orokorrak eman ditu ezagutzera Internet eta formatu digitalean.[2][3]
Lourdes Otaegi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Lourdes Otaegi Imaz |
Jaiotza | Beizama, 1959ko urtarrilaren 30a (65 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | filologoa eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
2003ko urtarrilaren 31n euskaltzain urgazle izendatu zuten. Euskaltzaindiko Literatura Ikerketa Batzordeko koordinatzailea izan da Literatura Terminoen Hiztegiaren idazketan.
Idazlanak
- Xabier Lizardi. Kazetari-lanak (1987, Erein)
- Lizardiren poetika (1994, Erein)[4]
- Bernardo Atxaga. Egilearen hitza (1999, Labayru)
- Joseba Sarrionandia. Marinel zaharraren kantua (2000, Labayru)
- Jose Ariztimuño-Aitzol. (1998, Eusko Jaurlaritza ISBN 84-457-1290-X[5]
- Jon Mirande (1925-1972) (2000, Eusko Jaurlaritza)[6]
- Lizardi. Gutunak (1928-1932) (2007, Utriusque Vasconiae)[7]
- Oroimenaren lekuak eta lekukoak : Gerra Zibilaren errepresentazio artistikoak vs. kontaera historiko-politikoa. Izaro Arroita Azkaraterekin. 2016).[8][9]
- Beste gerrako kronikak. Bikote harremanak eta indarkeria Ramon Saizarbitoriaren eleberrigintzan (Otaegi & Otsagabia. 2019, Labayru.)[10]
Erreferentziak
- Imaz abizena horrela idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Imatz onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
- (Gaztelaniaz) Félix IBARGUTXI OTERMIN: «Lourdes Otaegi Imaz», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
- Maider SILLERO ALFARO: «Lourdes Otaegi, Literatura irakaslea: "Euskal pizkundeak kalitate literario handiko idazle belaunaldia ekarri zuen"», Euskonews & Media, 596. zenbakia, 2011-10-14.
- Otaegi, Lurdes. (D.L. 1994). Lizardiren poetika Pizkundearen ingurumariaren argitan. Erein ISBN 84-7568-532-3. PMC 433558110. (Noiz kontsultatua: 2021-07-30).
- [Patri Urkizu, Mikel Atxaga, Lurdes Otaegi, Patxi Baztarrika]. (DL1998). Anton Abbadia, Sabino Arana Goiri, Jose Ariztimuño-Aitzol, Rikardo Arregi. Eusko Jaurlaritzaren argitalpen zerbitzu nagusia = Servicio central de publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 84-457-1290-X. PMC 494145123. (Noiz kontsultatua: 2021-07-30).
- Otaegi, Lurdes. (2000). Jon Mirande (1925-1972). (1. [argit.]. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia ISBN 84-457-1621-2. PMC 796365665. (Noiz kontsultatua: 2021-07-30).
- Iztueta Armendariz, Paulo; Otaegi, Lourdes. (2007). Gutunak (1928-1932). Utriusque Vasconiae ISBN 978-84-935757-0-0. PMC 433388073. (Noiz kontsultatua: 2021-07-30).
- Arroita Azkarate, Izaro; Otaegi, Lourdes. (2016). Oroimenaren lekuak eta lekukoak : Gerra Zibilaren errepresentazio artistikoak vs. kontaera historiko-politikoa. Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea ISBN 978-84-9082-290-6. PMC 971621150. (Noiz kontsultatua: 2021-07-30).
- Azkarate, Izaro Arroita; Imaz, Lourdes Otaegi. (2016). Oroimenaren lekuak eta lekukoak: Gerra Zibilaren errepresentazio artistikoak vs. kontaera historikopolitikoa. UPV/EHU arg ISBN 978-84-9082-290-6. (Noiz kontsultatua: 2021-07-30).
- Otaegi, Lurdes. (2019). Beste gerrako kronikak : bikote harremanak eta indarkeria Ramon Saizarbitoriaren eleberrigintzan. Labayru Ikastegia ISBN 978-84-92599-87-5. PMC 1140446007. (Noiz kontsultatua: 2021-07-30).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.