Lourdes Munitxa
Lourdes Munitxa Goxenola (Euba, Zornotza, Bizkaia, 1948ko ekainaren 1a - ib., 2010eko uztailaren 9a ) abertzale eta euskaltzale ezaguna izan zen. Mitin askotako hizlaria eta euskara bultzatzailea.
Lourdes Munitxa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zornotza, 1948ko ekainaren 1a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Zornotza, 2010eko uztailaren 9a (62 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Kidetza | Eusko Alkartasuna Eusko Alderdi Jeltzalea |
Biografia
Lourdes Munitxa Zornotzako Euba auzoan jaio zen, Munitxene baserrian, eta jaiotetxean bertan hil zen 62 urte zituela. Emakume egilea eta eragilea izan zen. Hainbat alorretan jardun zuen.[1]
Auzoan
Gaztetan Orueko Lagundi dantza taldearen bultzatzailea izan zen, baita Anaidi taldeko txistularia eta Orueko koruko abeslaria ere. Martzel Andrinuak sortutako euskarazko antzezlanetan ere parte hartu zuen. Eubako jai-batzordean urteetan jardun zuen euskal giroko jaiak antolatzen.
Euskara arloan
Gaztetatik murgildu zen euskararen biziberritze lanetan. Agur aldizkarian Josu Arenazaren laguntzailea izan zen. Jose Antonio Retolazak sustaturiko Kili-Kili umeentzako komiki-aldizkaria bultzatzen eta banatzen jardun zuen. Euskerazaleak elkarteko Zuzendari Batzordeko kide izan zen (1970-1972).
Politikan
Politika munduan militante eta hizlari jardun zuen EAJ-PNVko mitinetan, batez ere 1976-1977 urteetan, Carlos Garaikoetxea, Iñaki Anasagasti, Manuel Irujo zein Balendin Enbeita bertsolariarekin, besteak beste.[2][3][4][5]
Bizkaiko ordezkaria izan zen EAJ-PNVren Aberri batzarrean. Udal Erakundeko batzarkidea izan zen kultura batzordeko arduradun gisa, Begoñako barrutitik.
1985an (EA) Eusko Alkartasunan afiliatu zen. 1994an Eusko Alkartasunako hautagaien zerrendan egon zen Europako Parlamenturako Diputatuen hauteskundeetan.[6]
Omenaldiak
- 2017an Itxaso Atutxak Emakume abertzaleei omenaldia izeneko hitzaldian Lourdes Munitxa gogoratu zuen eta haren nortasuna.[7]
Erreferentziak
- http://www.amorebieta.com/atrasados/julioii2010.pdf 19.orr.
- https://www.euskalmemoriadigitala.eus/handle/10357/41411
- «Antiguos militantes de ETA forman el partido político EIA - Archivo Linz de la Transición española | Fundación Juan March» www.march.es (Noiz kontsultatua: 2023-06-01).
- Angulo, Javier. (1977-04-21). «La liberación nacional vasca, objetivo del PNV» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-06-01).
- «Democracia» web.archive.org 2019-11-11 (Noiz kontsultatua: 2023-06-01).
- http://www.juntaelectoralcentral.es/cs/jec/documentos/PEuropeo_1994_Candidaturas.pdf
- https://www.eaj-pnv.eus/eu/agiriak/18501/emakume-abertzaleei-omenaldia
Kanpo estekak
- http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/munitxa-goxenola-lourdes/ar-82999/
- Lourdes Munitxa. Argazkiak https://ianasagasti.blogs.com/files/173.12-fotos-glosadas-n%C2%BA-131-19.03.pdf
- https://web.archive.org/web/20220409032533/https://www.ondarebideak.eus/erakutsi_item?id=708132