Lourdes Beneria

Lourdes Beneria i Farré (La Vall de Boí, Katalunia, 1937ko urriaren 8a) New Yorkeko Cornell Unibertsitateko Hirigintza eta Lurralde Antolamendu Saileko irakasle emeritua da. Aditua da garapenari eta globalizazioari lotutako ekonomia eta genero ikasketetan, eta ekonomiaren teoria feminista kritikoa aplikatu zuen aitzindarietako bat. Emakumeak lan arloan duten lekuari eta genero-desberdintasunari arreta jarri zion lehen ikertzaileetako bat da, orobat.

Lourdes Beneria

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLourdes Beneria i Farré
JaiotzaLa Vall de Boí, 1937ko urriaren 8a (86 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
HeziketaColumbia Unibertsitatea
Bartzelonako Unibertsitatea
New Yorkeko Unibertsitatea
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Rutgers Unibertsitatea  (1975 -  1987)
Cornell Unibertsitatea  (1987 -  2010)
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Barcelona en Comú

Biografia

Lourdes Beneria La Vall de Boín jaio zen, Kataluniako Lleidako probintzian. 1961ean Ekonomia Zientzietan lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitatean eta 1975ean Columbiako Unibertsitatean Ekonomian doktorea lortu zuen.[1]

Rutgers Unibertsitateko irakaslea ere izan da. NBEko hainbat erakunderekin egin du lan, besteak beste Nazioarteko Lan Erakundearekin, NBE Emakumeak erakundearekin eta Nazio Batuen Garapen Programarekin (UNDP). Gizarte zibileko hainbat erakunderekin ere aritu da elkarlanean.[2]

2003-2004 urte bitartean IAFFEko (Association for Feminist Economics) lehendakari izan zen.[3] Dozenaka liburu eta artikulu zientifiko argitaratu ditu, beti ere ekonomia feministaren ikuspegitik. Garatutako lanagatik hainbat sari jaso ditu.[4] [5]

Sariak eta Aitortzak

Argitalpenak

Liburuak

  • Benería, Lourdes; Stimpson, Catharine R. (1987). Women, households, and the economy. New Brunswick NJ, USA: Rutgers University Press. ISBN 9780813512648. 
  • Benería, Lourdes (1982). Women and development - the sexual division of labor in rural societies: a study. Nueva York, NY, USA: Praeger. ISBN 9780030618024. 
  • Benería, Lourdes (1987). The crossroads of class & gender: industrial homework, subcontracting, and household dynamics in Mexico City. Chicago, IL, USA: University of Chicago Press. ISBN 9780226042329. 
  • Benería, Lourdes; Feldman, Shelley (1992). Unequal burden: economic crises, persistent poverty, and women's work. Boulder, CO, USA: Westview Press. ISBN 9780813382296. 
  • Benería, Lourdes; Bisnath, Savitri (2001). Gender and development: theoretical, empirical, and practical approaches. Cheltenham, UK y Northampton, MA, USA: Edward Elgar Pub. ISBN 9781840641943. 
  • Benería, Lourdes (2003). Gender, development, and globalization: economics as if all people mattered. Nueva York, NY, USA: Routledge. ISBN 9780415927079. 
  • Benería, Lourdes; Bisnath, Savitri (2004). Global tensions: challenges and opportunities in the world economy. Nueva York, NY, USA: Routledge. ISBN 9780415934411. 
  • Benería, Lourdes; Permanyer, Iñaki (2010). The measurements of socio-economics gender inequality revisited. Oxford, UK y Malden, MA, USA: Blackwell Publishing. 
  • Benería, Lourdes; May, Ann Mari; Strassmann, Diana L. (2011). Feminist economics. Cheltenham, UK y Northampton, MA, USA: Edward Elgar. ISBN 9781843765684. 

Liburuetako kapituluak

  • Benería, Lourdes. (2009). «From "harmony" to "cooperative conflicts": Amartya Sen's contribution to household theory» Arguments for a better world: essays in honor of Amartya Sen | Volume II: Society, institutions and development. Oxford University Press, 202-218 or. ISBN 9780199239979..

Erreferentziak

  1. «Guide to the Lourdes Benería papers, 1974-2008.» rmc.library.cornell.edu (Noiz kontsultatua: 2022-01-14).
  2. «Lourdes Beneria i Farré | enciclopèdia.cat» www.enciclopedia.cat (Noiz kontsultatua: 2022-01-14).
  3. «Lourdes Beneria, l’economia feminista / L'entrevista / L'opinió / 406 / L'Avenç / Revistes / Inici - L'Avenç» www.lavenc.cat (Noiz kontsultatua: 2019-09-09).
  4. «La Cátedra de Economía Feminista inaugura su programación de actividades con una conferencia de Lourdes Benería» www.uv.es.
  5. Igualdad. «¿Qué es la economía feminista?» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2019-09-09).
  6. Press, Europa. (2021-11-11). «La economista Lourdes Beneria, investida doctora 'honoris causa' por la UdL» www.europapress.es.
  7. Acte d'investidura com a doctora Honoris Causa de la UdL de Lourdes Benería Farré. .
  8. Hortanoticias, Redacción. (20 de noviembre de 2017). «Quart de Poblet entrega a Carmen Alborch y a Lourdes Benería el VIII Premio Isabel de Villena de Igualdad» Hortanoticias.com.
  9. dona1. PREMIOS ISABEL DE VILLENA | Àrea d'Igualtat – Casa de la Dona. (Noiz kontsultatua: 2019-09-09).
  10. «Resultats i fitxa» Kataluniako Generalitatearen Aldizkari Ofiziala (Noiz kontsultatua: 2019-09-12).
  11. «Lourdes Beneria i Farré» www.enciclopedia.cat (Noiz kontsultatua: 2019-09-06).
  12. «Cook Award Winners (1993 – 2019) | Office of Faculty Development and Diversity» facultydevelopment.cornell.edu (Noiz kontsultatua: 2019-09-09).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.