Lourdes Alves Araújo

Lourdes Maria Assunção Alves Araújo[1] edo Lourdes Maria Assunção de Jesus Mascarenhas Alves[2], Merita Alves izenez ere ezaguna[2], (Hatulia, 1956ko abuztuaren 15aDili, 2021eko maiatzaren 24a) timortar ekintzaile eta politikaria izan zen[1][2].

Lourdes Alves Araújo
Member of the National Parliament of East Timor (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotza1956
Herrialdea Ekialdeko Timor
Heriotza2021eko maiatzaren 24a (64/65 urte)
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaFretilin

Bizitza

Hatulian jaio zen 1956ko abuztuaren 15a. Familiako alaba zaharrena zen eta hamar neba zituen[2].

1975ean, Indonesian inbasioan, guraso eta nebekin ihes egin zuen Laclóko basoetara eta inbasioaren aurka borrokatu zuen. 1976an Timorko Emakumeen Herri Erakundeko (OPMT) idazkariorde izan zen Laclón. 1978an atxilotu eta espetxeratu zuten. Kartzelan zegoela, Octávio Jordão de Araújo ezagutu zuen, Fretilin alderdiaren sortzaileetako bat. 1978ko martxoaren 29an ezkondu ziren. Lau seme-alaba izan zituzten. 1980tik 1984ra berriro espetxeratu zituzten biak[2].

2007an Ekialdeko Timorko parlamenturako hautatu zuten[1][3].

2021eko maiatzaren 24an hil zen Dilin, minbiziak jota, 64 urte zituela[2][4].

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Lourdes Maria Assunção Alves Araújo» Southeast Asia Digital Library (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  2. (Ingelesez) Ferreira, Ana Maria. Tribute to a Woman ... to a Timorese Freedom Fighter. (argitaratze data: 2021-06) (Noiz kontsultatua: 2022-12-01).
  3. (Portugesez) «Lista Alfabetica dos Deputados» Parlamento Nacional de Timor-Leste jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2007-09-28) (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  4. (Portugesez) «Morreu responsável de organização das mulheres da Fretilin, maior partido timorense» Lusa 2021-05-24 (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.