Louise McPaul
Louise McPaul, ezaguna Louise Currey izenez (Port Kembla, Australia, 1969ko urtarrilaren 24a) australiar atleta ohia da, eta xabalina jaurtitzeko proban espezializatuta zegoen. 1990eko hamarkadan lehiatu zen eta 1996an txapeldunorde olinpikoa izan zen.[1]
Louise McPaul | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Port Kembla (en) , 1969ko urtarrilaren 24a (55 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Australia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | atleta eta xabalinaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 68 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Kirol ibilbidea
1992an Bartzelonako Udako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, eta hamaikagarrena izan zen atletismo-programako xabalina-jaurtiketaren lehiaketan. Lau urte geroago, 1996ko Atlantako Udako Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina irabazi zuen xabalina-jaurtiketan, eta 65,54 metroraino iritsi zen, Heli Rantanen finlandiarraren ondoren (urrea) eta Trine Hattestad norvegiarraren aurretik (brontzea 64,98 metro).
Hirugarrena aldiz parte hartu zuen Olinpiar Jokoetan, 2000. urtean izan zen, eta xabalina-jaurtiketaren serieetan kanporatua izan zen.[2]
Bere palmaresean Commonwealtheko Jokoen urrezko bi domina lortu zituen, 1994 eta 1998an,eta bost txapelketa nazional nabarmentzen dira.[3]
Atletismoko Munduko Txapelketaren hiru ediziotan parte hartu zuen, eta 1999. urtean bosgarren postua lortu zuen.[3]
Marka pertsonal onena
Xabalina jaurtitzea. 66,96 metro (1998)[4]
Erreferentziak
- Louise McPaul. .
- «Olympedia – Louise McPaul-Currey» www.olympedia.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-14).
- «Australian Athletics Results» athletics.possumbility.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-14).
- «Track and Field Statistics» trackfield.brinkster.net (Noiz kontsultatua: 2023-11-14).