Louisa Lawson

Louisa Lawson (Albury, 1848ko otsailaren 17aSidney, 1920ko abuztuaren 12a) poeta, idazle, argitaratzaile, sufragista eta feminista australiarra zen. Henry Lawson poeta eta idazlearen ama zen.

Louisa Lawson

Bizitza
JaiotzaMudgee (en) Itzuli, 1848ko otsailaren 17a
Herrialdea Australia
HeriotzaGladesville (en) Itzuli, 1920ko abuztuaren 12a (72 urte)
Hobiratze lekuaRookwood Necropolis (en) Itzuli
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, editorea, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, kazetaria, sufragettea eta asmatzailea
Jasotako sariak

Biografia

Louisa Lawson 1848ko otsailaren 17an jaio zen, Guntawang geltokian, Gulgong inguruan (Hegoaldeko Gales Berria). Harriet Winn eta Henry Alburyren alaba zen.[1] Hamabi anai-arrebetatik bigarrena izan zen, eta, neska askok bezala, 13 urte zituela utzi zuen eskola. 1866ko uztailaren 7an, Niels Larsenekin (Peter Lawson) ezkondu zen, Norvegiako marinel batekin, Mudgeen (Hegoaldeko Gales Berria).[1] Lau seme-alaba izan zituzten: Henry (1867), Charles (1869), Peter (1873) eta Gertrude (1877), Teganen bikia, zeina 8 hilabetera hil baitzen. Luisak luzaz sufritu zuen Teganen galera, eta seme zaharrenak, Henryk, zaindu zituen gainerako seme-alabak. 1882an, Sidneyra joan zen seme-alabekin, pentsioak administratzera.

The Republican egunkariko zuzendari

Louisa Lawson eraikina (Greenway, Canberra) eta haren oroimen-plaka.

Lawsonek pentsioen administratzaile lanetan lortutako aurrezkiak erabili zituen The Republican egunkari erradikalaren akzioak erosteko 1887an. Henry semeak eta biek, 1887 eta 1888 bitartean, Louisaren txabolan inprimatzen zen egunkaria zuzendu zuten. The Republican egunkariak Australiako Errepublika bat deitu zuen, "Hegoaldeko Itsasoetako Errepublika Handia, Australia Federatuaren banderapean". The Republican The Nationalist-ek ordezkatu zuen, baina azken horrek bi zenbaki besterik ez zituen iraun.[2]

The Republican zuzendu izanaren irabaziekin eta esperientziarekin, The Dawn aldizkari feminista zuzendu eta argitaratu zuen Lawsonek 1888ko maiatzean. Australian eta beste herrialde batzuetan oso-osorik emakumeek egin eta banatu zuten lehen argitalpena izan zen. The Dawnek ikuspegi feminista sendoa zuen, eta, askotan, gai hauek ukitzen zituen: emakumeek botoa emateko eta funtzio publikoak bere gain hartzeko eskubidea, emakumeen hezkuntza, emakumeek ekonomian parte hartzea, etxeko indarkeria eta edari alkoholdunen kontsumoaren aurkakoa. The Dawn hilero argitaratu zen 17 urtez (1888–1905) eta lanean 10 emakume izatera iritsi zen. Henryk poesiekin eta istorioekin kolaboratu zuen, eta, 1894an, The Dawnek lehen liburua argitaratu zuen: Short Stories in Prose and Ver.

1904an, Louisak bere liburua argitaratu zuen, Dert and Do, 18.000 hitzeko historia laburra.[3] 1905ean, bere poemak bildu eta argitaratu zituen, The Lonely Crossing and other Poems liburuan.[4]

Sufragista

1889an, Lawsonek The Dawn Club sortu zuen, Sidneyko mugimendu sufragistaren gune bihurtu zena. 1891n, Hegoaldeko Gales Berriko Emakume Sufragisten Liga sortu zen emakumeen botoaren aldeko kanpaina egiteko, eta Lawsonek baimendu zuen The Dawn-en bulegoak erabiltzea panfletoak eta kosturik gabeko kanpainako materiala inprimatzeko. Emakumeek bozkatzeko eskubidea lortu zutenean, 1902an, Lawson "Hegoaldeko Gales Berriko sufragioaren ama" gisa aurkeztu zitzaien parlamentuko kideei.

Azken urteak

Lawson 1905ean erretiratu zen, baina Sidneyko aldizkarietarako idazten jarraitu zuen, eta The Lonely Crossing and Other Poems 53 olerkiz osatutako bilduma argitaratu zuen. 1920ko abuztuaren 12an hil zen, 72 urte zituela, gaixotasun luze eta mingarri baten ondorioz. 1920ko abuztuaren 14an lurperatu zuten Rookwooden hilerriko Ingalaterrako Elizaren sekzioan.[1][5][6]

Poesia aukeraketak (ingelesez)

Erreferentziak

Lotutako artikuluak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.