Louis de Broglie
Louis-Victor-Pierre-Raymond, de Broglie-ko 7. dukea, Louis de Broglie moduan ezagunagoa (Dieppe, 1892ko abuztuaren 15a - Louveciennes, 1987ko martxoaren 19a), fisikari frantses eta nobel saridun bat izan zen. Frantziako Zientzien Akademian betiereko idazkari ere izan zen, Parisen.
Louis de Broglie | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(1929) | |||||||||
1956 - 1972 - Jean Dieudonné →
1953 - 1956 ← George Sarton (en) - Robert Jacobus Forbes (en) →
1944ko urriaren 12a - 1987ko martxoaren 19a ← Charles Émile Picard (en) - Michel Debré →
1933 - 1962 ← Léon Brillouin (en) - Jacques Yvon (en) → | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Louis Victor Pierre Ramon de Brogli | ||||||||
Jaiotza | Dieppe, 1892ko abuztuaren 15a | ||||||||
Herrialdea | Frantzia | ||||||||
Bizilekua | Neuilly-sur-Seine | ||||||||
Heriotza | Louveciennes, 1987ko martxoaren 19a (94 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | Neuilly-sur-Seine Old Communal Cemetery (en) | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | Victor de Broglie (1846-1906) | ||||||||
Ama | Pauline Célestine de La Forest d'Armaillé | ||||||||
Ezkontidea(k) | ezkongabea | ||||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||||
Leinua | House of Broglie (en) | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Lycée Janson-de-Sailly (en) 1909) Parisko Zientzien Fakultatea (1911 - 1924) doctorate in France (en) | ||||||||
Hezkuntza-maila | doctorate in France (en) | ||||||||
Tesia | Recherches sur la théorie des Quanta (en) | ||||||||
Tesi zuzendaria | Paul Langevin | ||||||||
Doktorego ikaslea(k) | Alexandru Proca (en) Nicolás Cabrera (en) Jules Géhéniau (en) Bernard d'Espagnat (en) Jean-Louis Destouches (en) Olivier Costa de Beauregard (en) Cécile DeWitt-Morette Mioara Mugur-Schächter (en) Mioara Mugur-Schachter (en) José António Vieira Vassalo Pereira (en) João Luis Andrade e Silva (en) | ||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||
Irakaslea(k) | Maurice de Broglie | ||||||||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | fisikaria, matematikaria, unibertsitateko irakaslea, historialaria, fisikari teorikoa, filosofoa eta ikertzailea | ||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||
Enplegatzailea(k) | Sorbona (1925 - 1927) Institut Henri Poincaré (en) (1928 - 1962) Parisko Zientzien Fakultatea (1932 - 1962) | ||||||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||
Kidetza | Royal Society Frantses Akademia Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia Suediako Zientzien Errege Akademia Frantziako Zientzien Akademia Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia Vichy National Council (en) Zientzien Pontifize-Akademia International Academy of Quantum Molecular Science (en) Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Linzeen Akademia Zientzien Errusiar Akademia Indiako Zientzien Akademia Nazionala International Academy of the History of Science (en) Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Amerikako Sozietate Filosofikoa Académie des sciences, belles-lettres et arts de Rouen (en) | ||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra | ||||||||
Bizitza
Dieppen (Itsas Sena) jaio zen, Victor de Broglieko 5. dukearen seme gazteena zelarik. 1960an bere anaia nagusi zen Maurice de Broglieko 6. dukea (fisikaria baita) ondorengorik utzi gabe hil zenean, bera bihurtu zen de Broglieko 7. kondea. Ez zen inoiz ezkondu ezta seme-alabarik eduki ere eta Louveciennesen (Yvelines) hil zenean, bere urruneko lehengusu batek (Victor-François de Broglie) hartu zuen haren noblezia-titulua.
Hasieran, humanitateen bidetik egin zituen ikasketak, bere lehen gradua historian lortu zuelarik. Haatik, geroago -eta ziurrenik bere anaia nagusiaren eraginpean- matematika eta fisikan interesatzen hasi zen. 1914an Lehen Mundu Gerra hasi zenean, bere burua bolondres aurkeztu zuen irrati bidezko komunikazioen garapenerako.
Bere anaia Maurice ez bezala, Louis de Brogliek fisikari teoriko baten pentsamoldea zuen, esperimentalista edo ingeniari batena baino. 1924an bere tesi doktorala aurkeztu zuen Recherches sur la théorie des quanta (Ikerkuntzak teoria kuantikoari buruz) non bere elektroien uhinen teoria proposatu zuen, uhin-partikula dualtasunaren materiari buruzko teoria bertan sartzen zelarik. Honen ikerkuntza sakonagoak, de Broglie hipotesia ondorioztatzera eraman zuen higitzen ari den partikula orok elkarturik duen uhin bat du baieztatu zuenean. Honela, uhinen mekanika zeritzon esparru berri bat zabaldu zuen fisikan, materiaren eta argiaren fisika batu zituenean. Lan garrantzitsu honi esker 1929ko Fisikako Nobel Saria irabazi zuen. Hipotesi honen aplikazio batzuen artean aipagarria da mikroskopio elektronikoaren garapenaren kasua, honi esker, mikroskopio optikoekin alderatuta irudien erresoluzio askoz hobea lortu baitaiteke, elektroien uhin-luzera fotoiena baino laburragoa delako hain zuzen ere.
Beranduago, gaur eguneko mekanika kuantikoa menperatzen duen probabilitateari aurre egiten dion uhinen mekanikarien jatorriari buruzko azalpen bat kaleratu zuen. Teoria hori de Broglie Bohm teoria moduan da ezagutua, 1950ean David Bohmek eginiko ukitu batzuk direla eta.
1924tik 1932ra de Brogliek fisika teorikoa irakatsi zuen Parisko unibertsitatean, zeinetan gai honetako katedraduna izan zen.
1933an egin zuten Frantziako zientzien akademiako kide eta 1942an bihurtu zen bertako betiereko idazkari. 1944ko urriaren 12an aurkeztua izan zen Académie Françaiseko kide izateko, Émile Picard matematikariaren lekua hartzeko, baina, okupazio garaiko akademiako kideen heriotza eta kartzela zigorrak zirela eta, ezin izan zen 20 kideren quorum minimoa bete. Hala ere garaiaren berezitasun eta ez-ohikotasuna kontuan hartuta, aldeko 17 botoak aintzat hartu eta de Broglie kide egin zen. Akademiaren historiaren gertakizun singular batean, bere anaia Mauricek hartu zuen kide moduan (Maurice 1934an izan zen hautatua). 1945ean Frantziako energia atomikorako komisioan postu bat eman zioten, industria eta zientzia uztartzeko egindako ahalegina eskertu nahian.
UNESCOk lehen Kalinga saria eman zion 1952an, jakintza zientifikoa zabaltzeko de Broglieren lana aintzat hartuta eta gainera, Londresko Royal Societyk kide moduan onartu zuen hurrengo urtean. 1961ean Ohorezko legioaren Gurutze Handiaren Zaldunaren titulua hartu zuen. Henri Poincaré institutuan mekanika aplikatua ikertzeko zentru bat ireki zuen, non optika, zibernetika eta energia atomikoaren gaineko ikerkuntza lantzen zen.
Jasotako sariak
- Henri Poincaré domina (1929)
- Fisikako Nobel saria (1929)
- Monakoko Alberto I.a saria (1932)
- Kalinga saria (1952)
Idatzitako lan nagusiak
- Recherches sur la théorie des quanta (Ikerkuntzak teoria kuantikoaren gainean), Tesia, Paris, 1924.
- Ondes et mouvements (Uhinak eta mugimendua). Paris: Gauthier-Villars, 1926.
- Rapport au 5e Conseil de Physique Solvay. Brussels, 1927.
- La mécanique ondulatoire (Uhinen mekanika). Paris: Gauthier-Villars, 1928.
- Matière et lumière (Materia eta argia). Paris: Albin Michel, 1937.
- Une tentative d'interprétation causale et non linéaire de la mécanique ondulatoire: la théorie de la double solution. (Uhinen mekanika ez-lineala: Interpretazio kausal bat) Paris: Gauthier-Villars, 1956.
- Sur les sentiers de la science (Zientziaren bidezidorrei buruz).
- Introduction à la nouvelle théorie des particules de M. Jean-Pierre Vigier et de ses collaborateurs. (Partikula elementalen Vigier teoriarako sarrera) Paris: Gauthier-Villars, 1961. Paris: Albin Michel, 1960.
- Étude critique des bases de l'interprétation actuelle de la mécanique ondulatoire. (Gaur egungo uhinen mekanikaren interpretazioa: Azterketa kritiko bat) Paris: Gauthier-Villars, 1963.
- Certitudes et incertitudes de la science (Zientziaren ziurtasunak eta ziurgabetasunak). Paris: Albin Michel, 1966.
Kanpo estekak