Louis Riel

Louis « David » Riel (Saint Boniface, Assiniboia, 1844ko urriaren 22a - Regina, Assiniboia, 1885eko azaroaren 16a) kanadar buruzagi mestizoa izan zen. Mendebal Kanadako mestizoen (europarren eta indiarren ondorengoen) buruzagi nagusia izan zen.

Louis Riel

member of the Legislative Assembly of Assiniboia (en) Itzuli

1870eko martxoaren 9a - 1870eko ekainaren 24a
Kanadako Komunen Ganberako Kidea

Bizitza
JaiotzaSaint Boniface (en) Itzuli, 1844ko urriaren 22a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
 Kanada
Talde etnikoaMétis (en) Itzuli
HeriotzaRegina, 1885eko azaroaren 16a (41 urte)
Hobiratze lekuaSaint Boniface Cathedral (en) Itzuli
Heriotza moduaheriotza zigorra: urkatzea
Familia
AitaLouis Riel, Sr.
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaCollège de Montréal (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Lantokia(k)Ottawa eta Red River Colony (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoahautagai independente

Find a Grave: 4228 Edit the value on Wikidata

Lege-ikasketak egin zituen Montrealen, eta mestizoen erresistentzia antolatu zuen Red River ibaiaren inguruko lurraldeetan, Hudsongo Badiako Konpainiak kolonoen alde egin nahi zuen lur-banaketaren aurka. Lurralde haietako behin-behineko gobernuko lehendakari aukeratu zuten Riel, eta Kanadarekiko batasunari buruzko gorabehera guztiak negoziatzeko ardura ere hartu zuen. 1870ean guztiz larritu ziren mestizoen eta Kanadako gobernarien arteko tirabirak, eta Kanadako gudarosteak gatazkan parte hartu zuen, Rielen gobernuak kolono ingeles bat hil izana aitzakia hartuta. Rielek Estatu Batuetara jo behar izan zuen. 1871n Fiann irlandar iraultzaileen aurka borrokatzearen aldeko deia luzatu zien bere jarraitzaileei, eta Kanadako gobernuaren eskerrak jaso zituen horrengatik. 1873an diputatu aukeratu zuten, baina parlamentutik egotzi eta legez kanpo utzi zuten 1875ean, bost urtez. 1879tik 1884ra Montanako estatuan bizi izan zen, Estatu Batuetan, eta 1884an deitu zioten Kanadako mendebaleko indiarrek eta mestizoek beren eskubideen alde borroka zedin, Kanadako gobernuaren aurrean; hala, itzuli eta gobernu burujabe bat osatu zuen, 1885eko martxoan. Kanadako gudarosteak atxilotu, epaitu eta urkatu zuen, urte bereko azaroan. Kanadako indiarren mugimendu nazionalisten aitzindaritzat hartu izan da Louis Riel.

Erreferentziak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.