Louis Niedermeyer
Abraham Louis Niedermeyer (Nyon, Vaud, 1802ko apirilaren 27a - Paris, 1861eko martxoaren 14a) suitzar musikagilea izan zen. Moschelesen ikaslea izan zen Vienan eta Zingarellirena Napolin. Rossiniren laguntzari esker zenbait opera estreinatu zituen Parisko Operan: Stradella (1837), Maria Estuardo (1844) eta La Fronda (1853). Musika eskola bat zabaldu zuen Parisen eliza-musika irakatsi eta hedatzeko. Saint-Saëns, Fauré eta Messager ikasle izan zituen. 1855. urtean Méthode d´acompagnement du plain-chant (Kantu lauari laguntzeko ikasbidea) argitaratu zuen, eta horri esker gregoriar kantua eraberritzen lagundu zuen. Mezak eta moteteak, ereserkiak, organorako lanak, pianorako lanak, kantuak (Le lac, besteak beste Lamartineren poemaren gainean), idatzi zituen.
Louis Niedermeyer | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Nyon, 1802ko apirilaren 27a |
Herrialdea | Suitza Frantzia |
Heriotza | Parisko 9. barrutia eta Paris, 1861eko martxoaren 15a (58 urte) |
Hobiratze lekua | Montmartreko hilerria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea eta musika-irakaslea |
Mugimendua | musika klasikoa |
Genero artistikoa | opera |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.