Louis Nicolas Vauquelin
Louis Nicolas Vauquelin (Saint-André-d'Hébertot, 1763ko maiatzaren 16a - ibidem, 1829ko azaroaren 14a) frantziar kimikaria izan zen, kromoa eta berilioa aurkitu zituena.
Laborategiko laguntzailea izan zen Rouengo farmazia batean eta gero Antoine-François de Fourcroyn 1783tik 1791ra. Parisera joan eta Jardin du Roin lan egin zuen. 1791n Zientzia Akademiako kide izendatu zuten eta Annales de Chimie egunkaria argitaratzen lagundu zuen.
1797an kromoa aurkitu zuen Siberiako berun gorrizko zain batean, eta 1798an berilio oxidoa aurkitu zuen esmeralda batetik atera ondoren.
Eskola Politeknikoko eta Parisko Unibertsitateko irakaslea izan zen eta 1826an diputatu hautatu zuten.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.