Louis Malle
Louis Malle (Thumeries, Frantzia, 1932 – Beverly Hills, Ameriketako Estatu Batuak, 1995) zinemagilea izan zen. Urpeko munduari buruzko lehen film komertziala egin zuen, Jacques Cousteaurekin. Zenbait idazleren literatura-lanak moldatu zituen, hala nola Queneauren Zazie dans le métro (1958, Zazie metroan), Pierre Drieu La Rochelleren Le feu follet (1963, Zakur argia), eta Modianoren Lacombe Lucien (1973), besteak beste. Zuzendari ausarta eta indar berezikoa izan zen; bere zinemagintzak maila gorenena lortu zuen bai Frantzian eta bai Estatu Batuetan eginiko obretan. Besteak beste Atlantic City (1980) eta Alamo Bay (1985) egin ondoren Frantziara itzuli zen Au revoir les enfants (1987, Agur mutilak) filmatzera.
Louis Malle | |||
---|---|---|---|
← Gérard Depardieu - Clint Eastwood → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Thumeries, 1932ko urriaren 30a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||
Heriotza | Beverly Hills, 1995eko azaroaren 23a (63 urte) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: linfoma | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Anne-Marie Deschodt (1965 - 1967) Candice Bergen (1980ko irailaren 27a - 1995eko azaroaren 23a) | ||
Familia | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Institut des hautes études cinématographiques (en) Parisko Ikasketa Politikoetako Institutua | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | gidoilaria, zinema ekoizlea, film-zuzendaria, kameraria, argazki-zuzendaria, aktorea, errealizadorea eta producer (en) | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Influentziak | Robert Bresson | ||
Mugimendua | Nouvelle Vaguea | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa | ||
|
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.