Luis II.a Borboi-Condékoa
Luis II.a Borboi-Condékoa, "Condé Handia" izenez ezaguna, Frantziako errege-odoleko lehen printzea eta mariskal militar bikaina izan zen. Parisen 1621ean jaio eta Fontainebleaun 1686. urtean hil zen. Henrike II.a Borboi-Condéko printzearen eta Frantziako aristokrata Carlota Margarita de Montmorencykoaren semea zen. Bere noblezia-tituluen artean Condé-ko printzea, Borboiko dukea, Fronsaceko dukea, Enghiengo dukea, Montmorencyko dukea, Sancéko kondea eta Charolaiseko kondea eta Berryko goernadorea dira. Hogeita Hamar Urteko Gerrako jeneral frantses nagusietako bat izan zen, Luis XIV.a Frantziakoaren aurka Fronda Gerran borrokatzen ausartu zena, Faubourg Saint-Antoineko batailan borrokatuz, nahiz eta, azkenean, atzera egin behar izan zuen eta barkamena eskatu zion erregeari, honek eman zion. Chantillyko gazteluaren jabetzako lurretan bizi izan zen, non Condé Museoa dagoen. Zenbaitek "Frantziako Alexandro Handia" dela uste dute.
Luis II.a Borboi-Condékoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1621eko irailaren 8a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Fontainebleau, 1686ko abenduaren 11 (65 urte) |
Familia | |
Aita | Henrike II.a Borboi-Condékoa |
Ama | Charlotte Marguerite Montmorencykoa |
Ezkontidea(k) | Claire-Clémence de Maillé-Brézé (en) (1643 - |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Leinua | Borboi leinua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | condottieroa eta militarra |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | lur armada |
Gradua | jeneral |
Parte hartutako gatazkak | Hogeita Hamar Urteko Gerra Franko-espainiar Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Ezkontza eta seme-alabak
1641eko maiatzaren 11n Claire-Clémence Maillé-Brézékoarekin, Brézéko andereñoarekin (1629-94), ezkondu zen, Urbain Maillé-Brézékoaren (1598-1650) eta Nicol Plessisekoaren (1587-1635) alaba. eta Richelieu Kardinalaren lehengusina, hamahiru urte zituena. Senar-emazteek lau seme-alaba izan zituzten, horietako hiru goizegi hil egin ziren:
- Henrike (1643-1709), Ana Henriketa Bavariakoarekin (1648-1723) ezkondua.
- Luis, Borboiko dukea (1652–1653).
- alaba bat, Borboiko andereñoa (1657–1660).