Louis-Gilles Pairault
Louis-Gilles Pairault (Baiona, Lapurdi, 1974ko abuztuaren 28a)[1] artxibozain, idazle eta historialaria da.
Louis-Gilles Pairault | |||||
---|---|---|---|---|---|
2020 -
2013 - 2020 | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Baiona, 1974ko abuztuaren 28a (49 urte) | ||||
Herrialdea | ![]() | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | École nationale des chartes Henrike IV.a lizeoa | ||||
Tesia | Poésie française et métrique latine chez Michel de Boteauville (ca. 1435-ap. 1500) (en) ![]() | ||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | artxibozaina, idazlea, historialaria eta eduki-editorea | ||||
louisgillespairault.webs.com |
Bizitza
François Pairault historialariaren semea da.
Artxibozain paleografoa (2000ko promoziokoa), École nationale des chartes[2] delakoan burutu zuen bere tesia XV. mendeko Michel de Boteauville poeta franko-latindarrari eskainia da. 2001etik Paris Hiriko Ondarearen kontserbatzailea, 2003an Nizako[3] Udal Agiritegietako zuzendaritza hartu zuen[4].
Académie de Provence literatura-elkarteko kidea da.
Lanak
Frantsesez idatzitako ikerketa lan historiko batzuen eta eleberri baten egilea da.
Lan historikoak
- De l'abeille au ruban bleu : Nice de Garibaldi ("Erletik xingola urdinera: Garibaldiren Niza"), Serre éditeur, Niza, 2008.
- Inventaire analytique des séries anciennes des Archives de Nice (1176-1792) (Nizako agiritegietako idazki zaharren inbentarioa; zuzendari lanak), Niza, 2005-2006, 2 liburuki (Kultura eta Komunikazio Ministerioaren oniritzi zientifikoaren argitaratutakoak).
- Cent ans d’O.G.C. Nice, mémoire d’un club (OGC Nice-ren ehun urteak, klub baten oroitzapena"), (kolektiboa), Editions Rom, Niza, 2004.
- Nice d'Antan ("Antzineko Niza"), HC Editions, Paris, 2005.
- Poésie française et métrique latine chez Michel de Boteauville (c. 1435 - 1500), tesia, daktilografiatua, 2000.
Eleberria
- Le Voyage de Malte ("Maltako bidaia"), L'Etoile du Sud, Valbona, 2004 (Proventzako Akademiak 2004an saritua; 2005ean Enez Eusako Uharteei buruzko Liburuaren Sarirako eta Ulysse Sarirako aukeratua)
Erreferentziak
- Bibliothèque de l'École des chartes, 1995-2, 611.or.
- Parisko Sorbona unibertsitatearen barruan dagoen Grande École horietakoa da; goi mailako artxibozain eta liburuzainak prestatzen ditu.
- Hiri honi buruzko lan batzuen egile bihurtu da harrezkero.
- Frantziako agiritegietako webgunea.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.