Loteria
Loteria ausazko joko bat da zeinean parte-hartzaileek zenbaki inprimatu bat duen txartel bat erosten duten ausaz, ontzi batetik zenbakiak dituzten bolak ateratzen dira, eta txartelaren zenbakia bonbotik ateratakoarekin bat badator, diruzko sari bat jasotzen da. Bestalde, egia da beste zenbaki batzuek ere saria dutela, modalitatearen arabera. [1] Gainera, gaur egun loteria mota ezberdin asko daude, eta munduan zehar aldatu egiten dira.
Hitz honen jatorriari dagokionez, italieratik datorrela suposatzen da, lotta substantibotik, gaztelaniaz borroka esan nahi duena. Izan ere, borroka bat ezartzen da jokalariaren, zortearen eta lehiakideen artean. Bestetik, uste da, baita ere, alemanetik datorrela, lot hitzetik, zortea esan nahi duena loterian eta gainerako ausazko jokoetan. Eta azkenik, beste batzuek diote, latinetik datorrela, loterus hitzetik. Gizakion zoriari erreferentzia eginez erabiltzen zen garai batean. [1]
Historia
Zorizko jolas hau, hain da zaharra non erromatar enperadoreek entretenimendu gisa erabiltzen zuten, eta sariak, diruaren ordez, esklaboen jabetza edo askatasuna ziren. Garai feudalean, nobleek ere gustuko zuten, eta piratek ere esaten dute buruak mozten zituztela, azken zozketaren arabera. [2]
Esan bezala, Antzinako Erromako saturnaleko deskribapenean erromatarrek jada erabiltzen zuten, eta susmatzen da horiek izan zirela asmatzaileak festa horiek zorizko jokoen bidez atseginago bihurtzeko. Lehenik eta behin, gonbidatuei billeteak doan banatzen zitzaizkien, eta haiek garrantzizko artikuluren bat irabazten zuten zorteak lagunduz gero. Billete horietan idazten zenari apophaneta deitzen zitzaion. Augusto Erromako lehen enperadorea zenean, balio gutxiko sariak atera zituzten, eta ondoren, Neron agintean zegoenean, egunero mila txartel saridun banatzeko agindu zuen. Ondoren, Heliogabalok oso loteria originala asmatu zuen eta oso balio gutxiko loteekin konbinatutako prezio handiko loteak ziren. Dirudienez, Celestino Galiano monjeari zor zaio joko hau Europa modernoan berriro agertzea. Monje hori XVIII. mendean loratu zen, eta loteria izeneko beste joko bat asmatu omen zuen, loteriaren antzekoa zena. [1]
Erdi Aroan, Europan bereziki, Herbehereetako lehen loteria-erregistroak zeuden. Utrecht, Gante eta Brujaseko udaletako agintariek herri-lanak finantzatzen zituzten jendaurreko txartelak salduz eta zozketetan parte har zezaten. [1] Bestalde, aipatu beharra dago, dokumentatu den loterien lehen zozketa publikoa Milanen egin zen 1449. urtean. Izan ere, Veneziaren aurkako hiriko kanpaina militarrak finantzatzeko egin zen. Genovako senatua laurogeita hamar kidez osatua zegoen, eta zozketarako kutxa batean berrogeita hamar bola sartzen ziren, horietako bost markatuta, hutsik zeuden karguekin. Jendeak, laurogeita hamar senatarien izenak ezagutzen ez zituenez, apustuak egiten zituen saridunak izan zitezkeenekin. Hainbat bankariri eragiketa erregularrak egiaztatzeko baimena eman zitzaien, eta, horregatik, loteria bat sortu zen lehen aldiz 1629an, urte gutxitan Italiako gainerako herrialdeetan zabaltzen hasi zena, eta apurka-apurka gehiago sortzen hasi ziren.
Honekin jarraituz, Espainian, loteria sartu zen Estatuaren monopolio gisa 1763an, eta, aldiz, Frantzian, loteria ez zen 1776.urtera arte jaio. Gerora, Europako alderdi askotara hedatu egin zen, eta, gero, Amerika osoan. XX. mendetik aurrera, loteria eskala handiko industria bihurtu da.
Funtzionamendua
Loteriaren funtzionamendua nahiko sinplea da. Hasteko, aipatu beharra dago loterian jokatzeko beharrezkoa dela zenbaki bat edo gehiago izatea, eta horrela, txartel edo billeteetan banatzen dira. Zenbaki horiek, jokalariak zozketa egin aurretik erosten ditu eta dagokion jokaldian zenbaki horiek ateratzen badira, sari bat lortzen du. Zozketari dagokionez, zenbakiak ontzi batetik edo tonbola moduko batetik ateratzen dira erabat ausaz, ezin dira aukeratu.
Azken finean, loteria irabazteko zenbakiren bat erosi besterik ezin da egin. Hau da, aukera gehiago nahi baditu jokalariak saria lortzeko, modu bakarra zenbaki gehiago erostea da. [3]
Loteria motak
Bilete bidezko loteria
Loteria modernoa ausazko joko bat da, aldez aurretik erositako txartel baten zenbakiak tonbola batetik aterata asmatzean datzana. Txartel horren zenbakiak aurrez inprimatuta egon daitezke, edo eurek aukeratu ditzakete. Asmatutakoen kopurua txartelaren zenbaki guztiak edo batzuk izan daitezke. Eta ondoren, irabazleari edo irabazleei sari bat ematen zaie dirutan edo artikulu baliotsuetan. Normalean, irabazlerik ez badago, saria hurrengo partidarako metatzen da.
Lehen aipatu bezala, loteria, hasiera batean, estatuaren monopolioa izan zen, baina herrialde askotan ezaugarri hori galdu du. Hori dela eta, debekatua dago partikularrek estatuko arauek arautu edo baimendu gabeko loteria-jokoak antolatzea.
Edonola ere, loteria-txartelen salmentagatik bildutakoaren zati bat, oro har, gizarte-ongintzara bideratzen da, edo zuzenean Estatuaren esku geratzen da, eta Estatuaren gastu arruntetara bideratzen da.
Kartoi eta karta-sorta bidezko loteria
Loteria mota nau bereziki, irudi jakin batzuez osatutako karta-sorta batzuekin eta irudi horietako kopuru jakin bat ausaz ordenatuta duten kartoi batzuekin jokatzen da. Jokalariek kartoiak hartzen dituzte, eta horietako batek, karta-sorta ondo nahastu aurretik, kartak banan-banan ateratzen ditu karten izenak ozenki esaten. Ondoren, jokalariek kartoietan apuntatzen dute zer duten eta lehenak kartoi bat betetzen duenak irabazten du. Oso ohikoa izaten da loteria mota hau diruarekin jokatzea.
Loteria nazionalak
Loteria nazionala deritzo Estatuak bultzatzen duen loteriari. Estatuko erakunde batek, txartelak salgai jartzen ditu, gero zozketa batean ateratzen diren zenbakiekin. Eta orain aipatu bezala, loteria nazionalean txartelen bidez bildutako dirua gizarte-laguntzarako erabiltzen da. Horrela, zenbakiak erosten dituzten herritar behartsuenei laguntzen diete. [4]
Europa
Europan zenbait loteria nazional daude, horien artean Europako hainbat herrialdetan jokatzen den EuroMilioiak eta Eskandinaviar Herrialdeetan jokatzen den Viking Lotto.
Herrialdea | Loteria | Oharrak |
---|---|---|
Alemania | Lotto 6 aus 49, Spiel 77 eta Super 6 | |
Austria | Lotto 6 aus 45, EuroMilioiak eta Zahlenlotto | |
Belgika | Loterie Nationale edo Nationale Loterij, eta EuroMilioiak | |
Bulgaria | Durzhavna lotariya, TOTO 2 (6/49, 6/42, 5/35) | |
Danimarka | Lotto eta Klasselotteriet | |
Erresuma Batua | The National Lottery, The Charities Lottery eta EuroMilioiak | |
Errumania | Loteria Română | |
Errusia | Gosloto (errusieraz: Гослото) | |
Eslovakia | Loto | |
Eslovenia | Loterija Slovenije | |
Espainia | Loterías y Apuestas del Estado, EuroMilioiak eta ONCE | Kataluniak bere loteria nazionala du: Loteria de Catalunya |
Finlandia | Lotto (Veikkaus) | |
Frantzia | La Française des Jeux eta EuroMilioiak | |
Grezia | Lotto 6/49, Joker 5/45 + 1/20 eta beste hainbat | |
Herbehereak | Staatsloterij, Nationale Postcode Loterij | |
Hungaria | Lottó | |
Irlanda | The National Lottery (irlanderaz: An Chrannchur Náisiúnta) eta EuroMilioiak | |
Islandia | Lottó | |
Italia | Lotto eta SuperEnalotto | |
Kroazia | Hrvatska lutrija | |
Letonia | Latloto 5/35, SuperBingo, Keno | |
Luxenburgo | EuroMilioiak | |
Malta | Super 5 eta Lotto | |
Mazedonia | Lotarija na Makedonija | |
Montenegro | Lutrija Crne Gore | |
Norvegia | Lotto | |
Polonia | Lotto | |
Portugal | Lotaria Clássica, EuroMilioiak eta Lotaria Popular | |
Serbia | Državna Lutrija Srbije, Lutrija Republike Srpske | |
Suedia | Lotto (Svenska Spel) | |
Suitza | Swiss Lotto eta EuroMilioiak | |
Txekiar Errepublika | Sazka | |
Turkia | Milli Piyango İdaresi-ren (Loteriaren Administrazio Nazionala) jokoak, Loto 6/49 eta jackpotak barne | |
Ukraina | Super Lotto |
Espainiako loteria Nazionala
Espainiako ausazko jokorik ezagunenetakoa da Loteria Nazionala. Loteriak ehun urteko tradizioa du eta oso errotuta dago Espainiako gizartean. Loteria Nazionala Estatuko Loteria eta apustuen mende dago, eta, aldi berean, Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren mende. Zozketan parte hartzeko gutxieneko adina 18 urtekoa da.
Loteria hau, Cadizen sortu zen 1811n, Karlos III.aren eskutik iritsi zena, Napoliko tradizio batetik inportatu zuen eta gaur egungo Loteria Primitiboa bezalakoa zen. Lehen zozketa 1763ko abenduaren 10ean izan zen. Hasiera batean, Cadizen eta bere inguruetan jokatzen hasi zen eta, pixkanaka Andaluzian zehar hedatzen joan zen 1814an Madrilera iritsi arte. Momentu horretan, Loteria Nazionala moduan ezagutzen hasi zen.
Esan beharra dago, denbora aurrera joan hala, aldatzen joan direla bai ezaugarriak bai izena apurka apurka. Adibidez, Fernando VII.arekin Loteria Modernoa berriro nagusitu zen eta ondoren Loteria Nazionalera itzuli zen. [5]
Zortea eta probabilitatea
Matematika eta zoria oso desberdinak dira. Alde batetik, matematika zientzia zehatza da, eta gure unibertsoa nola mugitzen den azaltzen du kalkulu zehatzekin. Zortea guztiz kontrakoa da; zortea izan dezakezu edo ez izan, eta hainbeste faktorek esku har dezakete, non ez dagoen formularik azaltzen duenik. [6]
Zortea [7]
Lehen Gabonetako Loteria zozketa egin zenetik, belaunaldiz belaunaldi, erritual eta sineskeria ugari metatu eta transmititu dira piskanaka, zortea jokoan ari direnen alde egon dadin. Egia da, azterketa eta estatistika asko egin direla adierazi da 10 parte-hartzailetik seik onartzen dutela mota horretako praktikak egiten dituztela, sarituak izateko helburuarekin. Baina azkenean, estatistikak urtero gogorarazten dutenen arren zozketa zorizko jokoa dela eta Gabonetako Loteria irabazteko probabilitatea 100.000tik 1ekoa dela, batzuek etengabe sinesten dute beren mitoetan.
Ohitura, erritu edo sineskeria hauek erabili izan dituzte urtero belaunaldi desberdinetako espainiar askok gabonetakoa egokitu dakien:
Probabilitatea [6]
Behin eta berriz aipatu dugun eran, loteria irabazteko probabilitatea oso oso txikia da. Badago gutxi gorabeherako kalkulu bat non zozketaren ezaugarrien arabera sari potoloa tokatzeko aukera gehiago edo gutxiago izan ditzakegula erakusten diguna. Jarraian, Espainiako loteria ezberdinetako datuak emango dira.
Hasteko, Haurraren Loteria irabazteko esaten da probabilitatea handiagoa dela. Hain zuzen ere, %37,92koa da. Zozketa honetan 100.000 zenbaki banatzen dira eta 37.812 sari (2021eko zozketaren datuak). Gainera, sarien kopuruak kontuan hartzea komeni da. Egia da, Gabonetako Loteriak sari gutxiago banatzen dituela, baina zenbatekoak handiagoak izaten direla.
Bestetik, zozketa arruntetan (bai nazio mailan, bai Europa mailan), eta hauexek dira horietako bakoitzean lehen saria irabazteko aukerak:
ZOZKETA | PROBABILITATEA |
---|---|
Primitiba eta Bonolotoa | 13.983.816 zenbakiren artean 6 zenbaki asmatzeko aukera eta 139,8 milioi itzulketa lortzeko aukera, hau da, saririk handiena. |
Primitibako sari handiena | Probabilitate bat 31.625.100 artean. |
Euromillon | Probabilitate bat 139.838.160 artean. |
Loteria Nazionala | Probabilitate bat 100.000 artean[6] |
Loterian mugitzen den diru kopurua
Espainiaren kasuan, badakigu diru gehien irabazteko aukera Gabonetako Loterian izaten dela. Izan ere, urtero negozio bakoitzak 9.000 milioi euro baino gehiagoko fakturazioa izaten dute urtean eta, guztira, 2.400 milioi euro inguruko mozkinak mugitzen dituzte. Normalean diru hori honela banatzen da: Estatuak merkatu horien % 35 inguru hartzen du, eta indartsu hazten joan da. Sektoreko bigarren enpresa handiena ONCE da, beraz, ia % 15eko kuota izaten du, eta gainerakoa beste operadore pribatu batzuen zerrenda handi batean banatzen da.
Balio handieneko saria Gabonetako Loteriako sari potoloa da, dezimoko 400.000 euroko irabaziak ematen dizkio irabazleari, eta horietatik, Espainiako zerga-erregimenen arabera, % 50 inguruko zergak ordaintzen dira.
Jarraian, bigarren sariagatik 125.000 dezimoko irabazten dira , hirugarrena (50.000), laugarrena eta bosgarrena (20.000 eta 6.000, hurrenez hurren) daude. [8]
SELAEren arabera, espainiar bakoitzak batez beste 66,60 euroko gastua egin zuen 2021eko Gabonetako Loteriako dezimoetan, aurreko urtean baino euro bat gehiago. Horrek esan nahi du, dezimoek 20 euro balio dutenez, espainiar bakoitzak hiru dezimo inguru erosi zituela zozketa honetarako. Hala ere, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteak 61 eurotan kokatu du batez besteko gastu hori. Jarraian, 2021eko Gabonetako Loterian Autonomia Erkidego bakoitzak gastatu zen bataz besteko diru kantitatea adieraziko da: [9]
- Gaztela eta Leon (104,24 euro)
- Asturias (96,82 euro)
- Errioxa (96,77 euro)
- Aragoi (91,92 euro)
- Kantabria (85,66 euro)
- Euskal Autonomia Erkidegoa (77,93 euro)
- Madrilgo Erkidegoa (77,89 euro)
- Valentziako Erkidegoa (75,03 euro)
- Gaztela-Mantxa (73,21 euro)
- Galizia (67,76 euro)
- Murtzia (65,64 euro)
- Nafarroa (56,07 euro)
- Estremadura (55,99 euro)
- Katalunia (53,07 euro)
- Andaluzia (52,98 euro)
- Kanariak (41,45 euro)
- Balearrak (38,65 euro)
- Ceuta (16,28 euro)
- Melilla (15,18 euro)
Ondorioak
Ondorioekin hasi baino lehen, garrantzitsua da aipatzea, loterian jokatzeagatik ondorio negatibo gehiago egongo direla positiboak baino. Izan ere, esan dugun moduan, loteria tokatzeko probabilitatea oso oso oso txikia.
1. Ekonomikoak: [10]
Arazo hau handitzen doanean, loteriak jokalariaren baliabide ekonomiko guztiak bereganatzeko joera du eta beste iturri batzuetatik dirua bilatu behar du, hala nola, lagunei edo senideei mailegua eskatu, aurrezkiak gastatu, txartelen gehiegikeriak egin besteak beste. Horrekin lotuta, esango genuke, bere aurrezkiak gastatzeko joera areagotu egiten dela eta horren ondorioz, ordaindu beharreko zergak, ordaindu gabe geratzen dira. Hori dela eta, zorrak asko handitzen dira. Eta batzuetan, beraien etxeetatik botatzera irits daiteke.
2. Psikologikoak: [10]
Jokoa gehiegizkoa bihurtzen hasten denean, depresioa, antsietatea, oldarkortasuna, agresibitatea, isolamendua eta egoera larrietan suizidio-ideiak ager daitezke.
3. Legalak: [10]
Behin jokalariak dirurik gabe geratzen denean, jolasten jarraitzeko delituzko ekintzak egitera eraman dezake (lapurretak, etxean egindako ebasketak, iruzur informatikoak, drogen txikizioa), batez ere diru-sarrerarik gabeko gazteen kasuan.
4. Sozialak: [10]
Egoera larriagotzen den heinean, gizarte harremanak pobretzen dira, aisialdiko beste jarduera batzuekiko interesa galtzen dute eta lagunekin kontaktua saihesten dute, gizarte-zirkulua jokoarekin zerikusia duten pertsonetara mugatzen den arte.
5. Familiarrak: [10]
Isolamenduak, gehiegizko gastuak, gezurrek, etxean egindako lapurretek, etxean izandako jokabide oldarkorrek eta komunikazio ezak familia-nukleoari eragiten diote, bizikidetza zailduz.
6. Akademikoak: [10]
Jokoak edo horren ondorioek etengabeko kezka sortzen dutenean, kontzentrazio-arazoak agertzen dira, errendimendua jaisten da ikasgelan eta eskola-absentismoa areagotzen da.
7. Fisikoak: [10]
Zorrek eta beren egoera ezkutatzeko etengabeko estresak eragiten duten tentsioak alterazio fisikoak eragiten ditu: loezina, zorabioak, buruko minak, tentsioa edo giharretako mina.
8. Drogen kontsumoa: [10]
Alkohola kontsumitzea ohikoa da eta erakargarria izaten da joko-aretoetan. Beste substantzia batzuen kontsumoa ager daiteke, bai jokatzen jarraitzeko aktibo mantentzeko modu gisa, bai legez kanpoko drogak eskuratzea jokatzeko dirua lortzeko erabiltzen delako.
Ondorio positiboak
Guztiok dakigu azken batean, loteria irabaztea ezinezkoa dela baina hala eta guztiz ere jokatzen dugu. Eta azkenean, ondorio negatiboak gehiago dira baina egia da, loteriako jokalariek emozio positiboak sentitzen dituztela zozketaren aurretik eta ondoren. Eta jokalariek, jokatzen dutenean beti dute itxaropen puntu bat loteria tokatuko zaielakoan. Eta ez dago zalantzarik, loteria tokatzen denean, saria ikaragarria dela eta sentitzen diren emozioak baita ere. [11]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Lotería. 2022-04-04 (Noiz kontsultatua: 2022-05-10).
- «Origen y evoluci�n de la Loter�a» www.angelfire.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-10).
- Maruri Álvarez, Alfonso de. (2002-01-01). «¿Para qué la educación ambiental? este caso, tenemos que considerar los cuatro aspectos como un todo, como un conjunto. Son los cuatro puntos que forman un mismo plano, una misma realidad. No obstante, voy a fijarme en este cuarto aspecto: paz de la persona con la naturaleza, y, tratar de explicar el porqué y el para qué de la educación ambiental. Insisto, en absoluto pretendo decir que sea el más importante, simplemente, es el que pretendo tratar en este estudio. El concepto oriental de paz-felicidad, permite estudiar la educación ambiental de manera que nos lleve a sentirnos en paz con la naturaleza, con el medio que nos rodea. Si aislamos la educación ambiental de este concepto, queda incompleta. Se puede establecer otra relación. Desde mi punto de vista, también es importante la relación conocer-respetar-amar. No se puede amar lo que no se respeta y no se puede respetar lo que no se conoce. Amamos a aquéllos que conocemos, que nos son cercanos, que hacemos nuestros y nosotros nos consideramos de ellos. Si conocemos y respetamos la naturaleza podremos ser parte integrante de ella y la querremos. Es evidente que nunca haremos daño a nada ni a nadie si de verdad lo amamos. Esto lo tenemos que llevar a nuestra vida en la más temprana infancia. Como educadores, en el fondo todos lo somos para bien o para mal, debemos hacer que el educando lo descubra desde los primeros momentos de su vida. La interacción del niño con el medio comienza en el momento de su alumbramiento. Los objetivos de la educación ambiental, formulados por la conferencia de Tbilisi 2, relacionados con los objetivos generales de la Educación Primaria y Secundaria, nos explican de manera más científica lo anteriormente expuesto: Conciencia: Ayudar a los grupos sociales y a los individuos a adquirir una conciencia del medio ambiente global y ayudarlos a sensibilizarse por esas cuestiones. Conocimientos: Ayudar a los grupos sociales y a los individuos a adquirir una diversidad de experiencias y una comprensión fundamental del medio y de los problemas anexos. Comportamientos: Ayudar a los grupos sociales y a los individuos a compenetrarse con una serie de valores, y a sentir interés y preocupación por el medio» Papeles Salmantinos de Educación (1): 59–81. doi: . (Noiz kontsultatua: 2022-05-10).
- (Gaztelaniaz) «Definición de lotería — Definicion.de» Definición.de (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
- (Gaztelaniaz) Sesortea. «La historia de la lotería en España | Sesortea®» Sesortea (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
- (Gaztelaniaz) Dice, Manumenorca. (2021-12-19). «¿Cuántas probabilidades tienes de que te toque la lotería?» menorca al día (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
- (Gaztelaniaz) «Cómo atraer la suerte para que te toque la Lotería de Navidad: los hechizos populares y supersticiones» El Español 2021-12-17 (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
- (Gaztelaniaz) «El negocio de la Lotería de Navidad: cuánto dinero mueve y reparte» MARCA 2021-11-15 (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
- (Gaztelaniaz) «El ranking de provincias que más invierten en Lotería de Navidad: ¿cuánto se gasta por persona?» AS.com 2021-12-22 (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
- (Gaztelaniaz) pausacreativa. (2018-12-04). «TRASTORNO POR JUEGO DE AZAR» SERVICIO PAD (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
- (Gaztelaniaz) Sanchis, Albert. (2021-12-10). «Todos sabemos que no nos va a tocar la Lotería. Da igual: jugamos por sentirnos parte de algo» Magnet (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).