Lotaringia

Lotaringia[1] (latinez: Lotharii Regnum) Lotario II.aren erresuma izan zen, Herbehereak, Renaniako mendebaldea, gaur egungo Frantzia eta Alemaniaren arteko mugan dauden lurrak eta Suitzako mendebaldea hartzen zituena. Lotario II.a Karolingiar enperadorea eta Karlomagnoren birbiloba zen, eta erresuma Verdungo (843) eta Prümeko hitzarmenen ondorioz jaso zuen. 960. urteaz geroztik Lotaringia Garaia (Lorrena bihurtu zena) eta Lotaringia Beherea (Brabanteko Dukerri bihurtu zena) eskualdeetan banatu zen Lotaringia[2].

Lotaringia
Lotharii Regnum
855  965
Oinordetzako monarkia
Lotaringia (morez), Verdungo (843) eta Prümeko (855) hitzarmenen arabera
Geografia
Kultura
Hizkuntza(k)Latina, germaniar eta erromantze hizkuntzak
ErlijioaKatolizismoa
Historia
Prümeko Ituna855
Bruno Koloniakoaren heriotza965
Aurrekoa
Erdialdeko Frantzia
Ondorengoak
Lotaringia Beherea
Lorrenako Dukerria

Historia

843ko Verdungo Hitzarmenaren ondorioz, Lotario I.ak Erdialdeko Frantzia jaso zuen, Ipar itsasotik Italiaraino zihoan lur zerrenda luzea, Mendebaldeko eta Ekialdeko Frantziaren artean kokatua. Elkarren artean lotzeko zailak ziren lurralde batzuek osaturik zegoen, eta Lotario 855ean hil ondoren, haren semeen artean banatua izan zen:

Hasierako Lotaringiak honako lurralde hauek hartzen zituen:

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2016-05-17). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. Carolingian Kings of Middle Franks (Francia Media / Italy). historyfiles.co.uk (Noiz kontsultatua: 2016-05-17).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.