Lot eta bere alabak (Orazio Gentileschi)
Lot eta bere alabak Orazio Gentileschik 1628an egindako margolana da.[1]
Lot eta bere alabak | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Orazio Gentileschi |
Sorrera-urtea | 1628 |
Mugimendua | Caravaggismoa |
Jatorrizko herrialdea | Ingalaterra |
Komisarioa | Karlos I.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 226 () × 282 () cm |
Genero artistikoa | arte sakroa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Oinarritua | Itun Zaharra |
Iconclass | 71C1252 |
Kokapena | |
Lekua | Bilboko Arte Ederren Museoa |
Bilduma | Bilboko Arte Ederren Museoa |
Inbentarioa | 69/101 |
Argumentu nagusia | Lot eta bere alabak |
George Villiers Buckinghamgo dukeak gonbidatua, Gentileschi Ingalaterrara joan zen urte hartan. Bertan Karlos I.arentzat Biblian oinarrituriko zenbait margolan handi egin zituen, tartean honakoa.[2]
Margolanean Hasieraren istorio bat azaltzen da, Lot eta bere alabena hain zuzen ere:
« | Behin batez, alaba zaharrenak gazteenari esan zion: «Gure aita zaharra dun eta hemen inguruan ez zegon ezkontzeko gizonezkorik, lurralde guztian egin ohi den bezala. Goazeman; mozkor dezagun aita eta etzan gaitezen berarekin; horrela, izango dinagu semerik geure aitarengandik». Hala, gau hartan bertan mozkortu zuten aita eta beronekin etzan zen alaba zaharrena; Lot ez zen ohartu alaba noiz etzan eta noiz jaiki zen. Biharamunean, alaba zaharrenak gazteenari esan zion: «Bart ni egon naun aitarekin. Mozkor dezagun berriro eta gaur gauean hi joango haiz harekin etzatera; horrela, biok izango dizkinagu semeak geure aitarengandik». | » |
Gentileschik aurretik gai honi buruzko beste margolan bat egina zuen, 1621ekoa eta Thyssen-Bornemisza Museoan dagoena. Honakoa Bilboko Arte Eder Museoaren artelan nagusienetariko bat da.
Erreferentziak
- Orazio Gentileschi en la corte de Carlos I. in: Katalogoa. Bilbo: Bilboko Arte Eder Museoa.
- Sánchez-Lassa de los Santos, Ana. (1991). «"Lot y sus hijas" de Orazio Gentileschi: su restauración» Anuario del Museo de Bellas Artes de Bilbao (Bilbo) (1991): 33-48..
Kanpo estekak
Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.