Lot eta Garona

Lot eta Garona[1] (okzitanieraz: Òlt e Garona, ɔt e ɡarɔno ahoskatua; frantsesez: Lot-et-Garonne, lɔt‿e ɡaʁɔn ahoskatua) Frantziako 47. departamendua da, Akitania Berria eskualdean. Okzitaniako lurraldea ere bada.

Lot eta Garona (47)
Frantziako departamendua
Lot eta Garona (47)
Administrazioa
Estatua Frantzia
EskualdeaAkitania Berria
PrefeturaAgen
PrefetaSophie Borderie
(PSF)
AzpiprefeturakMarmande
Nérac
Villeneuve-sur-Lot
Barrutiak4
Kantonamenduak40
Udalerriak319
Kokapena
Koordenatuak44°20′N 0°30′E
Azalera5.361 km²
Demografia
Biztanleria331229
Dentsitatea61.784,92818504 bizt/km²
Kontseilu Orokorraren webgunea

Historia

Lot eta Garona 1790eko martxoaren 4an sorturiko jatorrizko laurogeita hiru departamenduetako bat izan zen. Bere barnean Guiena eta Gaskoinia eskualde historikoen zenbait lurralde zituen, batez ere antzinako Agenais konderria.

Geografia

Lot-et-Garonne egun Akitania Berria eskualdean dago. Mugakide hauek ditu: Lot, Tarn eta Garona, Gers, Landak, Gironda eta Dordoina. Lot eta Garona ibaiek zeharkatzen dute departamendua, hortik izena.

Iparraldean kareharrizko muinoak ditu. Lot eta Garona ibaien artean, haran askok osaturiko ordoki bat dago. Mendebaldean, Landetako basoa dago, batik bat itsas pinuz biltzen dituena. Basoa eta Agen artean, muinoz beteriko Albret eskualdea dago.

Demografia

Bilakaera demografikoa (erroldatutako biztanleria)
1801183118411851185618611866
298 940346 885347 073346 260341 345340 041332 065
1872187618811886189118961901
319 289316 920312 081307 437295 360286 377278 740
1906191119211926193119361946
274 610268 083239 972246 609247 500252 761265 449
1954196219681975198219901999
265 549275 028290 592292 616298 522305 989305 380

Oharra: 1808ko azaroaren 4an Tarn eta Garona departamendua sortu zenean, Lot eta Garonak honako kantonamenduak utzi zizkion: Auvillar, Montaigu-de-Quercy eta Valence.

1999ko erroldaren arabera, hona hemen departamenduko hiri nagusiak:

  • Agen: 30 170 biztanle; 69 488 aglomerazioan.
  • Villeneuve-sur-Lot: 22.782 biztanle; 41 953 aglomerazioan.
  • Marmande: 16 770 biztanle; 23 727 aglomerazioan.

Ekonomia

Ekonomia jarduera nagusiak nekazaritza (garia, artoa, bazkarako landareak, tabakoa, fruitu arbolak, ardi eta behi azienda) eta industria (janari industria, tabakogintza, metalurgia txikiak, mekanika, zurgintza, larrugintza) dira.[2]

Hiri turistiko nagusiak honakoak dira:

Erreferentziak

  1. 36. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2020-07-07).
  2. Lur entziklopedietatik hartua.

Ikus, gainera

  • Zerrenda:Lot eta Garona departamenduko udalerriak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.