Lot (Biblia)

Lot edo Loth (hebreeraz: לוט, Lot, 'ezkutatua'; arabieraz: لوط, Lut) Bibliako pertsonaia da (Hasiera, XI-XIX), Abrahamen iloba. Kaldeako Urren jaioa, Sodoman bizi zen osabarekin. Hasieraren arabera, Jaungoikoak Sodomaren aurkako zigorra bete behar zuela iragarri zioten aingeruek. Lotek familiarekin batera alde egin zuen baina bere emazteak atzera begiratu eta gatzezko irudi bihurtu zen. Loten ondorengo ammonita eta moabitak Israelen etsaiak izan ziren.

Artemisia Gentileschi (1635–1638), "Lot eta bere alabak".

Kristauek zein musulmanek gizon bertutetsutzat dute Lot. Kristauen arabera, Jesus Rut Daviden birramonaren bidez bere ondorengoa izan zen. Koranak ez ditu aipatzen Biblian agertzen diren bere mozkorrak eta intzestu-harremanak (Hasiera, 19:31) eta Islamaren profetatzat hartzen dute (Koran 11:81).

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.