Los pequeños amores
Los pequeños amores 2024ko Celia Rico Clavellino andaluziar zinema zuzendariaren film dramatikoa da.
Los pequeños amores | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2024 |
Estreinaldi-data | 2024ko martxoaren 8a |
Izenburua | Los pequeños amores |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Celia Rico Clavellino |
Gidoigilea(k) | Celia Rico Clavellino |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Ibon Cormenzana Ignasi Estapé (en) ![]() |
Edizioa | Fernando Franco |
![]() ![]() ![]() |
Sinopsia
Uda da, eta bero itzela egiten du. Ani etxe handi bateko paretako pintura ari da kentzen. Oso egonkorra ez dirudien eskailera altu batera dago igota, eta esku bakarrarekin eusten dio gogor, bestean arraspa bat duela. Gazpatxoa kozinatuko du ondoren, ozpina botata, eta Gigi txakurrari tomate zatiak emango dizkio. Gauean leihotik sartzen ez den freskotasuna lortu nahian, haizagailua piztuko du Anik, baina abanikoari ere eragingo dio. Bueltatxo bat ematera aterako dira txakur eta jabe, eta emakumea erori egingo da, eta hanka eta besoa zauritu. Mugitzeko aukera gutxirekin, Teresa alabaren laguntza onartu beharko du Anik, denboraldi batez etxera joango zaiona. Ama-alabek elkarrekin egotera ohitu beharko dute; gauza txikienekin eztabaidatzen dute emakume biek, eta, udako egun luze horietan, Teresak bizi den uneari buruz hausnartzeko aukera izango du.[1]
Aktoreak
- María Vázquez: Teresa
- Adriana Ozores: Ani
- Aimar Vega: Jonás
Erreferentziak
- «Txikiak diren horiek» Berria 2024-03-06 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.