Los Cinco Bilbainos
Los Cinco Bilbainos, euskal folk musika talde bat da, nagusiki bilbainada azpigeneroan nagusi. Taldearen izenak bere Bilboko jatorria ongi adierazten du. 1950ean sortu ziren, eta, aldaketa askorekin, gaur egun arte iraundu dute. Horrelako taldeen artean dekanoa da. Mundu osoan abestu dute (Mexikon, Errusian, Polonian...), sarritan, kontzertu erreibindikatiboetan.
Abesti ospetsuak
- "Tiene Bilbao un gran tesoro" (Bilbok altxor handi bat du) Athleticen ereserki zaharra
- "Altza Gaztiak", Athleticen ereserkia (1984)
- "Gernika", bonbardeaketaren 50. urteurrenean abestutako zortziko (1987)
- "Bilbao", Carmelo Larrearen abestia (1980)
Egungo taldekideak
- Jose Luis Fernández Arteta (baritonoa)
- Jose Antonio González de Bizkaia (lehen tenorea)
- Eduardo Robles (bigarren tenorea)
- Jazinto Oñate (baxu)
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):Jose Mari Amantesen erreportaia Bilbao aldizkarian, 2021eko azaroan.
- (Gaztelaniaz):Youtubeko bideoa.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.