1984ko Udako Olinpiar Jokoak
1984ko Udako Olinpiar Jokoak, bigarren aldiz, Los Angelesen ospatu ziren, 1932an bezalaxe. Udako Olinpiar Jokoen XXIII. edizioa izan zen. Bertan, 6797 kirolarik parte hartu zuten, 140 herrialde, 23 kirol eta 221 probatan ordezkatuz.
1984ko Udako Olinpiar Jokoak | ||
---|---|---|
Mota | Udako Olinpiar Jokoak | |
Denbora-tarte | 1984ko uztailaren 28a - 1984ko abuztuaren 12a | |
Data | 1984 | |
Edizio zenbakia | 23 | |
← 1980
1988 → | ||
Kokaleku | Los Angeles Memorial Coliseum | |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |
Partehartzaile kopuru | 140 6.829 | |
Maskota | Sam arranoa | |
Beste batzuk | ||
Kirol proba olinpiko | 221 | |
Osatuta | ||
| ||
Webgune | olympics.com… |
Parte hartzeari uko egin zioten herrialdeak 14 baino izan ez ziren arren, azpimarragarria izan zen domina kopuruen zerrendan goian egoten ziren herrialdeen falta, SESB bera edo Ekialdeko Alemania eta Bulgaria kasu. Izan ere, 1976ko Montrealeko jokoetan, orain boikota egiten zuten herrialdeek, urrezko dominen %58a irabazi zuten. Bere aldetik, Los Angeleseko joko hauetan, Errumaniak, bere historiako domina gehien lortu zituen.
Olinpiar Jokoen aro berria
1976ko Montrealeko Udako Olinpiar Jokoetan dirua galdu zela jakin ondoren, hiri bakar bat ere ez zen aurkeztu 1984ko jokoetako hautagai bezala. Hau, Olinpiar Jokoen etorkizunerako mehatxua bezala ikusia izan zen. Los Angelesek, 1980ko jokoetarako hautagaitza aurkeztu zuena eta 1978an, 1984koetarako hautagaitza berritu zuena, Amerikar Komitearekin batera, Olinpiar Jokoei, dirua irabazarazi zien plan bat egin zuten. Olinpiar Jokoetan etekin ekonomikoa lortu zuen lehen hiria izan zen, eta ondorengo hiri antolatzaileentzako eredua izango zen. Montrealeko modua, guztiz aurkakoa zen. Los Angelesek, jada zituen pabiloi eta estadioak erabili zituen, eta konpainien funtsak erabili zituen Jokoak antolatzeko, baita soilik bi toki berri eraikitzeko ere, bata txirrindularientzako, eta bestea, igerileku olinpiko berri bat. Hiriak, 200 milioi dolarreko etekina lortu zuen.
Dominak
Postua | Estatua | Urrea | Zilarra | Brontzea | Guztira |
---|---|---|---|---|---|
1 | AEB | 83 | 61 | 30 | 174 |
2 | Errumania | 20 | 16 | 17 | 53 |
3 | Alemaniako Errepublika Federala | 17 | 19 | 23 | 59 |
4 | Txina | 15 | 8 | 9 | 32 |
5 | Italia | 14 | 6 | 12 | 32 |
6 | Kanada | 10 | 18 | 16 | 44 |
7 | Japonia | 10 | 8 | 14 | 32 |
8 | Zeelanda Berria | 8 | 1 | 2 | 11 |
9 | Jugoslavia | 7 | 4 | 7 | 18 |
10 | Hego Korea | 6 | 6 | 7 | 19 |
Une handiak
Atletismoa
- Carl Lewis, AEBetakoa, Jokoen historian sartu zen, 48 urte lehenago, Jesse Owensek eginikoa berdinduz. Lau urrezko domina irabazi zituen 100, 200, 4x100 erreleboak eta luzera jauzi probetan.
- 400 metro hesietan, hasieratik amaierara lasterketaren buru, Nawal El Moutawakel izan zen urrezko domina bat lortu zuen herrialde islamiar bateko lehen emakumea, baita lehen marokoarra ere.
- Bere hirugarren olinpiar jokoetan, Daley Thompson, Erresuma Batukoa, Mendebaldeko Alemaniako Jürgen Hingsenen aurka leihatu zen dekatloian. Lehen zazpi probatan parean egon ondoren, Thompsonek, abantaila erabakior bat hartu zuen pertika jauzian eta xabalina jaurtiketan, bere jarraikako bigarren urrezko domina lortuz.
- Udako Olinpiar Jokoen historian lehen aldiz, emakumezkoen maratoia ospatu zen, Joan Beanoit estatubatuarrak inongo eztabaidarik gabe irabazi zuena. Unerik larriena, Gabrielle Andersen-Scheiss estadiora ahituta iritsi zenean gertatu zen. Probako medikuek, jarraitzen uzten diote, eta azkeneko itzulia bost minututan egin zuen, helmuga igaro ondoren, lurrera eroriz.
Igeriketa
- Gizonezkoen igeriketan, ez zen egon izar azpimarragarririk, baina Michael Gross alemaniarra nabarmendu zen, Albatrosa ezizenez ezagutua, bi urrezko domina irabazi zituena 100 metro estilo librean eta 100 metro tximeleta estiloan, eta beste bi zilarrezko 200 metro tximeleta estiloan eta 4x200 erreleboetan.
- Rick Carey estatubatuarrak irabazi zituen bizkar estiloko bi probak, Alex Baumann kanadarrak, estiloetako proban beste hainbeste egin zuelarik.
Emakumezkoen artean, hoberena Mary T. Meagher izan zen, hiru urrezko domina irabazi zituena, 100 eta 200 metro tximeleta estiloan eta 4x100 estiloetako erreleboan.
Beste kirol batzuk
- Gizonezkoen gimnasia artistikoan, banakako txapelduna Koji Gushiken japoniarra izan zen, Peter Vidmar estatubatuarra eta Li Ning txinatarra garaituz. AEBek, taldekako proban irabazi zuten.
- Emakumezkoetan taldekako garaipena Errumaniarentzat izan zen, baina, jokoetako erregina, etxeko Mary Lou Retton izan zen, Ekaterina Szabo eta Simona Pauca errumaniarrak garaitu zituena.
- Saskibaloian, AEBek, Michael Jordan eta Pat Ewing buru zituztela, irabazi zuten urrezko domina, Espainiaren aurka. Brontzea, Jugoslaviarentzat izan zen.
- Frantziak irabazi zuen futbolean, Brasili 3-1 irabaziz.
- Boxeoan, AEBek, hamabi mailetatik, 9tan irabazi zuten. Tyrrell Biggsek irabazi zuen pisu astunetako urrea. Baina, handik urte batzutara, pisu astunen txapelduna izango zen Evander Holyfieldek, brontzearekin konformatu behar izan zuen 75-81 kilokoen mailan.
- Boleibolean, sorpresa handiak egon ziren, Txina eta AEBak, pixkana-pixkana, kirol honetako potentzia tradizionalak garaitzen joan bait ziren, sobietar taldeen faltak lagundurik, lehenak gizonezkoetan eta bigarrenak emakumezkoetan urrea irabazi arte.
Sobietar boikota
1980ko Moskuko Udako Olinpiar Jokoei AEBek egin zien boikotari erantzun bezala, Ekialdeko Blokeko herrialdeek, Errumaniak ezik, beste 8 herrialde sozialista aliaturekin batera, beste hainbeste egin zuten Los Angelesekoekin. Sobietar Batasunak, boikota sustatu zuena, bere kirolarientzako berme gehiegirik ez zegoela argudiatu zuen, eta, ez joateko bere erabakia, maiatzak 8an iragarri zuen, jokoak hasi baino bi hilabete inguru lehenago.
Aurrekoa 1980ko Moskuko Udako Olinpiar Jokoak |
Aro Modernoko Udako XXIII. Olinpiar Jokoak 1984 |
Ondorengoa 1988ko Seuleko Udako Olinpiar Jokoak |