Los Ángeles (diskoa)

Los ángeles (euskaraz 'Aingeruak' bezala itzul daitekeena) Rosalía abeslari katalanaren lehen estudio-albuma da, Raül Refree ekoizle eta musikariarekin batera osatua. 2017ko otsailaren 10ean argitaratu zen. Album horren bidez, Rosalía musikaren munduan ezagutarazi zen, eta garrantzia hartzen hasi zen, Grammy Latino Sarietan ere izendatu baitzuten, eta Espainiako urteko diskorik onena zela aitortu zuten hainbat hedabidek.

 Los Ángeles (diskoa)
Rosalíaren albuma
Egilea(k)Rosalía
Argitaratze-data2017
IzenburuaLos ángeles
Ekoizpen lekuaEspainia
Banatze bideadisko konpaktu, LP, Musikaren deskarga eta musika-streaming
Ezaugarriak
Hizkuntzagaztelania
  1. I See a Darkness
DiskoetxeaUniversal Music Group
Zatiak12 musika pista
Deskribapena
Honen parte daRosalía's albums in chronological order (en) Itzuli
Ekoizpena
EkoizleaRaül Refree

Spotify: 7mGsUwMuhsKiOKx9X9k7tj Discogs: 1170351 Edit the value on Wikidata

Diskoa heriotzari buruzko gogoeta egiten duen lan kontzeptuala da. Bertan, cante flamenko zaharrak berreskuratu eta berrinterpretatu zituen.[1] Lan soila da, funtsean ahotsez eta gitarraz osatua.

Diskoaren izenak esanahi bikoitza du: alde batetik, Los Angeles hiriaren estetika bisual eta musikalarekin identifikatzen da artista eta, bestetik, aingeruak gure iruditerian heriotzarekin lotutako izakiak direnez, diskoaren ardatza den gaiarekin lotzen da.

Erreferentziak

  1. Irureta, Maialen Unanue. ««Ez dut presarik izan argitaratzeko»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-02-04).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.