Lorritxo
Lorritxo Arabako mendebaldean dagoen mendia da, Badaiako mendilerroan kokatutakoa.
Lorritxo | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.025 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 42°51′21″N 2°51′05″W |
Mendikatea | Badaiako mendilerroa |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Abiapuntuak
Bide bat Mandaitatik (624 m, Iruña Oka) ateratzen da eta ordu 1 eta 15 minutuko igoera eskatzen du.
Bigarren bat Olabarritik (539 m, Iruña Oka) irteten da eta ordu 1 eta 30 minutu eskatzen du igotzeko.
Beste bat Zuhatzu Kuartangotik (594 m, Kuartango) dator eta Azkarateko lepo ederretik (945 m) igarotzen da. Ordu 1 eta 45 minutukoa da igoera.
Laugarrena Langraiz Okatik (498 m, Iruña Oka) dator eta aurrekoaren denbora berekoa da igoera, ordu 1 eta 45 minutukoa. El Encinaleko dorrea Karlistadetan erabili zuten eta bide honetan dago.
Azken abiapuntua Otogoiendik (551 m) datorrena da, ordu 2 eta 30 minutuko igoerarekin. Santa Marinako baselizatik igarotzen da bidea, bai eta Los Goros izeneko kobazuloetatik (598 m) gertu ere. Azkeneko honetan antzinako giza aztarnak topatu zituzten.
Ikus, gainera
- Arabako mendien zerrenda
Kanpo estekak
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |