Lorrenako Gurutze
Lorrenako Gurutzea (☨) (lehen Anjouko Gurutzea izenaz ezaguna) zehar haga bikoitzeko gurutzea da. Heraldikan, artzapezpiku gurutze izena hartzen du eta sarri artzapezpikuen armarrietan ageri da.
Gurutze hau Anjouko dukeen sinboloetan agertzen zen 1431tik aurrera Lorrenako duke bihurtzean. René II.a Lorrenakoa (1409-1480) izan zen Lorrenako gurutzea dukerriko sinbolo gisa erabiltzen lehena Nancyko Batailan, Borgoinako Gurutzearen kontra.
Gurutze hori Europako armarri askoren parte izaten hasi zen XII. mendetik aurrera. Ageri den lehen armarrien artean Hungariakoa dugu, izan ere, Béla III.a (1148-1196) erregeak Konstantinoplan bizi ondoren bereganatu zuen. urutzearen bigarren zehar hagak "titulus crucis"a adierazten du, Pontzio Pilatosek Kristoren gurutzearen gainean jar erazi zuena: Nazareteko Jesus, Juduen Errege, INRI. Gurutzea Lorrenako monumentu historiko guztietan aurkitzen da, bereziki Nancy hirian, dukerriko hiriburu zaharra.
Hainbat sinbolo nazional eta tokikoetan erabiltzen da:
- Antzinako Hungariako armarria
- Luis I.aren ezkutua, Hungariako eta Poloniako errege.
- Jogaliarren armarria, Poloniako errege
- Hungariako egungo armarria
- Eslovakiako bandera
- Eslovakiako egungo armarria
- Lituaniako egungo armarria
- Lituaniako aireko indarren ikurra
- Maine eta Loira frantses departamentuko armarria.
Lorrenako Saint-Dié-des-Vosges udalerriko armarria
Frantzia Askea
Frantzia askeak Lorrenako gurutzea bereganatu zuen alemaniar okupazioaren borrokaren ikur bezala Emile Muselier (1882-1965) almiranteordeari esker, izatez, berak proposatu zion De Gaulleri ikur hori hartzea Alemania naziaren esbastikaren aurkako sinbolo gisa.