Lorrena etxea

Lorenako leinua (frantsesez Lorraine, alemanez Lothringen, Lotaringia) europar nobleziako leinu bat da, XI. mendean sortu zutena Metzeko kondeek eta Alsaziakoek, Adalberto eta Gerardo Alsaziakoa anaiek, nortzuk Henrike III.a enperadoreagandik Lorrenako dukerria jaso zuten.

Lorenako leinuaren armarria.

Gerardo Lorrenakoa (1030-1070 inguru) dukearen oinordekoen artean, bere seme nagusia zen Teodoriko II.a Lorrenakoaren (1055-1115) oinordeko zuzenek Lorrenako duke bezala gobernatu zuten 1453 arte, bere bigarren semea zen Gerardo Vaudemontekoarenak (1057-1108) Vaudemonteko konde izan ziren bitartean, eta, 1473tik, Lorrenako dukeak 1737 arte.

Leinua XV. mendetik aurrera indartu zen, Renato II.a Lorrenakoa (1451-1508) Vaudemonteko kondea eta Lorrenako dukea zenak Nancyko guduan garaipena lortu ondoren.

XVIII. mendean, Frantzisko III.a Lorrenakoa Maria Teresa I.a Austriakoa artxidukesarekin ezkondu zen, eta hala, Lorena eta Habsburgo leinuak senidetu ziren, Habsburgo-Lorrena leinua sortuz.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.