Loretxoa
Loretxoa euskal abesti herrikoia da. Benito Lertxundi abeslariak 1967an argitaratu zuen ( Edigsa / Cinsa) bere bigarren disko singlean beste hiru abesti hauekin: Egia, Egunsentia eta oso ezaguna bihurt zen Zenbat gera. Azken horren hitzak Abel Muniategirenak dira, bestela beste hitz eta doinu guztiak Lertsundirenak dira.[1]
Loretxoa | |
---|---|
Benito Lertxundiren, Exkixuren, Gatiburen, Anne Etxegoienen eta Sonakayren musika-lana | |
Egilea(k) | Benito Lertxundi, Exkixu, Gatibu, Anne Etxegoien eta Sonakay |
Argitaratze-data | 1967 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | herri-kanta |
Hizkuntza | euskara |
Deskribapena | |
Honen parte da | Hunkidura Kuttunak I Jaiotze basatia (albuma) Euritan dantzan (albuma) |
Hitzak | Benito Lertxundi |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Benito Lertxundi |
Argumentu nagusia | askatasuna eta lorea |
Abestia oso ezaguna da, 'Euskal abesti herrikoien' artean 10. bisitatuena izan da Wikipedian (2015-2023).[2]
Denboran haratago abestiaren bertsio berriak argitaratu dira:
- 1993: Lertxundik berak beste bertsio bat Hunkidura kuttunak I albumean (Elkar)
- 1996: Exkixu talde gernikarrarena, Askoren artean grabatutako Euskal Herriak izan behar du euskalduna eta librea! albumean.[3]
- 2014: Gatibu talde gernikarrarena Euritan dantzan albumean.[4]
- 2017: Anne Etxegoienena, Compostelle. Du Pays Basque à Saint-Jacques albumean (Decca Records)[5]
- 2018: Sonakay taldearen Sonakay denontzat albumean (NO-CD Rekords).[6]
- Benito Lertsundi (1971)
Hitzak
Hitzen esanahia, hasieratik oso naïf dirudien arren, garai hartan herrialdean zegoen diktaduran kokatu behar da, zentsura bete-betean zegoen garaian; horregatik, Lertxundik lorea Euskal Herriko metafora gisa erabili zuen, eta umea herrialdea behatzen zuen euskal gazteriaren metafora gisa.
Hauek dira askatasunaren aldeko abesti honen lau bertsoak:[7]
- Mendian larrartean
- Aurkitzen da loretxo bat
- Aurrean umetxo bat
- Loretxoari begira
- Loreak esan nahi dio
- Umetxo aska nazazu
- Jaio naiz libre izateko
- Ta ez loturik egoteko
- Umetxoak ikusirik
- Lorea ezin bizirik
- Arantzak kendu nahi dizkio
- Bizi berri bat eman
- Orduan izango baitu
- Indarra eta kemena
- Orduan emango baitu
- Ugari bere fruitua
Erreferentziak
- Lertsundi, Benito. (1967). «Egia / Egunsentia / Zenbat gera / Loretxoa» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-09).
- «Euskal abesti herrikoi bisitatuenak Wikipedian (Massviews Analysis)» pageviews.wmcloud.org (Noiz kontsultatua: 2023-08-10).
- Askoren artean. (1996). «Euskal Herriak izan behar du euskalduna eta librea! (Askoren artean)» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-09).
- Gatibu. (2014). «Euritan dantzan» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-09).
- Etxegoien, Anne. (2017). «Compostelle. Du Pays Basque à Saint-Jacques» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-09).
- Sonakay. (2018). «Sonakay denontzat» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-09).
- «Loretxoa» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-09).