Lorenzo Hurtado de Saratxo
Lorenzo Hurtado de Saratxo Arregi (Bilbo, 1889ko urriaren 8a - Getxo, 1984ko irailaren 2a) bizkaitar enpresaburu eta politikaria izan zen, 1959 eta 1963 artean Bilboko alkatea izandakoa.[1]
Lorenzo Hurtado de Saratxo | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1961eko maiatzaren 31 - 1963ko azaroaren 28a Hautetsia: Gorte Frankisten 7. Legegintzaldia
1959ko ekainaren 17a - 1961eko apirilaren 18a ← Joaquín Zuazagoitia Hautetsia: Gorte Frankisten 6. Legegintzaldia
1959ko maiatzaren 11 - 1963ko azaroaren 18a ← Joaquín Zuazagoitia - Javier Ybarra Bergé → | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Bilbo, 1889ko urriaren 8a | ||||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||||
Heriotza | Getxo, 1984ko irailaren 2a (94 urte) | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea | ||||||
Hezkuntza-maila | doktoretza | ||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria eta enpresaburua | ||||||
Lantokia(k) | Madril | ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Liga de Acción Monárquica Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzarrak FET y de las JONS |
Gueñesko notarioaren semea, zuzenbidea ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean. 1919an Liga de Acción Monárquica alderdiaren sorreran parte hartu zuen eta, urte hartako hauteskundeetan, Portugaleten tirokatu zuten. Espainiako Bigarren Errepublikan Acción Española aldizkariaren eta Juntas de Ofensiva Nacional-Sindicalista alderdiaren sorreran parte hartu zuen.
Resinera Bilbaína (1929), Firestone eta El Pueblo Vasco enpresen zuzendaritza-batzordean izan zen. 1938an Banco de Bilbaoren kontseilari izendatu zuten eta ia bere heriotzara arte kargua mantendu zuen.
Erreferentziak
- Agirreazkuenaga Zigorraga, Joseba; Ahedo Gurrutxaga, Igor; Alonso Olea, Eduardo J.; Barruso Bares, Pedro; Gracia Cárcamo, Juan; Kintana Goiriena, urgi; Martínez Rueda, Fernando; Mendiola Gonzalo, Fernando et al.. (pdf) Bilbao desde sus alcaldes: Diccionario biográfico de los alcaldes de Bilbao y gestión municipal en la Dictadura. 3:1937-1979 ISBN 978-84-88714-14-5..
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.