Lorenzo Fernandez de Viana
Lorenzo Fernandez de Viana Ugarte (Lantziego, 1866ko abuztuaren 10a - Bilbo, 1929ko abenduaren 27a) arabar eskultorea izan zen. Gasteizen jarri zen bizitzen 1883. urtean eta bertako Artes y Oficios eskolan ikasi zuen. Bere lehen garrantzizko lana Estibalizko Ama Birjina erromaniko-bizantziarraren berritzea izan zen (1897). Madrilgo eta Parisko eskoletan sakondu zuen eskulturaren artea. Beste obra askoren artean, Gasteizko katedralerako neurri handiko ezkutuak, apostoluak, santuak, martiriak (egin zituen 1910-1911).
Lorenzo Fernandez de Viana | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Lorenzo Fernández de Viana Sáenz de Ugarte |
Jaiotza | Lantziego, 1866ko abuztuaren 10a |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Bizilekua | Logroño Gasteiz Argentina Bilbo |
Heriotza | Bilbo, 1929ko abenduaren 27a (63 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Gasteizko Arte eta Lanbide Eskola |
Hizkuntzak | gaztelania |
Irakaslea(k) | Aniceto Marinas (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea |
Parte-hartzailea
|
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.