Loreen Etxea
Loreen Etxea (serbokroazieraz: Kuća cveća or Kuća cvijeća, Кућа цвећа; mazedonieraz: Куќа на цвеќето; eslovenieraz: Hiša cvetja) Josip Broz Tito (1892-1980), Jugoslaviako Errepublika Sozialisten Federazioko buruzagia (1945-1980) eta Jovanka Broz (1924-2013) senar-emazteak lurperatuak dauden mausoleoaren izena da. Belgradeko (Serbia), Dedinje auzuneko Jugoslaviako Historia Museoaren eremuan kokatzen da.
Loreen Etxea | |
---|---|
Kuća cveća | |
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Serbiaren banaketa administratiboa | City of Belgrade |
Hiria | ![]() |
Koordenatuak | 44°47′12″N 20°27′06″E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1975 |
Erabilera | museoa |
Arkitektura | |
Webgune ofiziala | |
Izenaren jatorria
Tito 1980ko maiatzaren 4ean hil zen. Ordutik eta Jugoslaviako Errepublika Sozialisten Federazioa desagertu bitartean bere hilobia loreez estalia egon zen. Hortik datorkio "Loreen Etxea" izena.
![](../I/Grave_of_the_marshal_Tito_in_The_Haus_of_Flowers.JPG.webp)
Historia
“Loreen Etxea” 1975. urtean eraiki zen, Stjepan Kralj arkitektoaren egitasmo batean oinarritua. Hasiera bateko asmoa, Josip Brozen atsedenaldietarako neguko lorategi (902 m2-ko azalera) bat eraikitzea izan bazen ere, Titoren hil eta gero mausoleoan bihurtu zen. Hiru eremuk osatzen dute: erdiguneko lorategia eta albo bietako korridore paralelo zabalak. Sarbidearen beste aldean, Belgrad hiriaren ikuspegia dagoen zabalgunearen erdian, Titoren nahiari jarraikiz lurperatu zuten 1980an.
Jugoslaviako Errepublika Sozialisten Federazioa desagertu zenean, mausoleoa eta museoa bisitariei itxita egon zen eta guardia militarrak egiten zuen zaintza kendu zuten. Hamar urte pasatxo geroago, mausoleoa eta museoa berriz ere zabaldu ziren. Bisitari gehienak maiatzaren 25an hurbiltzen dira, Titoren jaioteguna eta iraganeko Jugoslaviako Gazteriaren Eguna ospatzera.
Argazki galeria
- Loreen Etxearen sarrera nagusia.
- Loreen Etxearen barrualdea.
- Loreen Etxea, museoa.
- Jovanka Brozen hilobia.