Lorea Zulaika
Lorea Zulaika Arriaga (Ziortza-Bolibar, 1996ko irailaren 7a) musikaria da.[1]
Lorea Zulaika | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ziortza-Bolibar, 1996ko irailaren 7a (27 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria |
Biografia
Giza eta gizarte zientzietako batxilergoa egin zuen Markina-Xemeingo Lea-Artibai ikastetxean. Ondoren, EHUn Lehen Hezkuntzako Gradua, musika espezialitatean.[2] 13 urterekin hasi zen gitarra ikasten, eta Lea-Artibain antolatzen ziren ekitaldietan eta kantu txapelketetan parte hartzen bakarlari gisa, halere, bere lehen diskoa Azalera taldearekin borobildu zuen. Lehen diskoaren ostean desegin zen taldea, baina Loreak bere bideari jarraitu zion. Konfinamendu sasoian sortzeari ekin eta bakarlari gisa kontzertuak ematen hasi zen. Ildo honetatik Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak antolatutako Egin Leku deialdiaren irabazleetako bat izatera heldu zen. Abesten eta konposatzen ikusten du etorkizunean bere burua.
2021ean Kadira taldea osatu zuen Urki Gojenola eta Aritz Aramendirekin batera eta lehen bideoklipa atera zuten[3]. 2023an diskoa argitaratu dute, taldearen izena daramana.
Musikaz gain, gazte gaztetatik izan du interesa euskalgintzan eta kulturgintzan. Euskeraren erabilera neurtzeko kale neurketan parte hartu zuen beste zenbait partaiderekin.
Argitalpenak
- 2019an Euskararen erabilera neurtzeko kale neurketa Bilboko Hezkuntza Fakultatean.[6] (Talde lanean)
Erreferentziak
- Arruabarrena, Jone. ««Neure buruarekin hobeto sentitzen naiz gitarra jotzen dudanean»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-21).
- Bitarlan. «LANSAREAN Euskal herrian lana euskaraz» Lansarean (Noiz kontsultatua: 2021-01-21).
- «Kadiraren “Adio” abestiaren bideoklipa estreinatu dugu» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-01).
- Blogak.eus. «Azalera "Emakumeen ahalduntzeari buruzko kanta da 'Etxelila'"» blogak.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-21).
- «Kadira» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-01).
- Etxebarria, Aiora Aginaga; Muruaga, Ibai Bilbao; Urquiza, Irati Etxebarria; Gonzalez, Amaia Izarzugaza; Gorostidi, Eider Larrabeiti; Arandia, Ibai Urrutia; Arriaga, Lorea Zulaika. (2019). (AR) Euskararen erabilera neurtzeko kale-neurketa Bilboko Hezkuntza Fakultatean. (Noiz kontsultatua: 2021-01-21).