Lorea Intxausti
Lorea Intxausti Oregi (Donostia, Gipuzkoa, 2000ko martxoaren 13a) euskal aktorea eta dantzaria da, batez ere Goǃazen telesailaren protagonistetako bat izateagatik da ezaguna, Juneren paperean, Goǃazen 6.0 , Goǃazen 7.0, Go!azen 8.0, Go!azen 9.0 eta Go!azen 10.0 denboraldietan.[1][2] Vaya Semanita Xtream-en ere ibilia da eta gaur egun Arte Eszenikoak ikasten ari da.
Lorea Intxausti | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Lorea Intxausti Oregi |
Jaiotza | Donostia, 2000ko martxoaren 13a (24 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta dantzaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Bizitza
Axular Lizeoko ikaslea, 2012an Donostia Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Ipuinak lehiaketa irabazi zuen eta 2014an Euskadiko Eduardo Txillida Olinpiada Matematikoan saritua izan zen.[3][4] Gero Axular Dantza Taldean aritu izan da.[5] Gaztetxo antzerki eskolan ibilitakoa da, Charlie eta Txokolate Fabrika musikala egiteko kastingera aurkeztu ondoren.[6] Ingenieritza Informatikoa ikasten dabil, baita Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketa ere.[7][8]
Filmografia
- Goǃazen 6.0 (2019-2020). June (13 atal)
- Goǃazen 2020 gabon zahar gaueko saio berezia (2019)
- Vaya Semanita Xtream (2020)
- Goǃazen 7.0 (2020-2021)
- Go!azen 8.0 (2021-2022)
- Go!azen 9.0 (2022-2023)
- Go!azen 10.0 (2023-2024)
- Muertos S.L. (2024-). Laia.
Erreferentziak
- «'Zatoz gurekin!' izeneko bideoklip berria grabatu du 'Go!azen'ek!» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).
- Urkizu, Urtzi. «Transexual bat eta neska islamiar bat, 'Go!azen'-en atal berrietan» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).
- GONZÁLEZ, MAGDONAR. «Lorea Inchausti, bakearen aldeko ipuin-lehiaketan irabazle» axular.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-26).
- Lizeoa, Axular. «Lorea Intxausti Olinpiada Matematikoan saritua» axular.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).
- «Talaia - Gero Axular Dantza Taldea» (PDF) Dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-03).
- «'Une bat dudanero ikasten ditut gidoiak: gosaltzen, gauean...'» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-03).
- «Lorea Intxausti, “Go!azen”ez: “Oso hunkigarria da gure mezuak etxeetara iristea”» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-21).
- «Gustatzen zait nire bizitza liburu bat balitz bezala bizitzea; ez dakit amaiera» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-15).