Lorea Agirre

Lorea Agirre Dorronsoro (Beasain, Gipuzkoa, 1968ko maiatzaren 30a) kazetaria eta antropologoa da.

Lorea Agirre

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLorea Agirre Dorronsoro
JaiotzaBeasain, 1968ko maiatzaren 30a (55 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, antropologoa eta idazlea
Enplegatzailea(k)Mondragon Unibertsitatea
Euskaldunon Egunkaria
Berria
Argia

Inguma: lorea-agirre-dorronsoro

Bizitza

Informazio Zientzietan lizentziaduna. Goierritarraren lehenengo aleetan kolaborazioak egin zituen, eta Ordiziako Arlote Irratian ere literatur saioak egin zituen. Kazetaritza ikasten ari zela, Egin egunkariko «A ze astelehenak» gehigarria egiten zuen, Argia aldizkariak osatutako lantaldearekin batera. Argiako talde hartatik Euskaldunon Egunkariara salto egin, eta ondoren Berrian ere kazetari lanetan ibilia da. Euskararen, feminismoaren eta euskal kulturaren inguruko ikerketetan parte hartu du Mondragon Unibertsitatean, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean (HUHEZI) Sorguneak ikerguneko ikerlaria baita. 2014tik, Jakin aldizkariko zuzendaria da.[1]

2015eko Korrikan, Lorea Agirrek idatzi eta irakurri zuen Korrikaren lekuko barruan zihoan mezua, "Bagara nor".[2] Kulturaren Euskal Kontseiluaren kide ere izan da.[3]

Lankidetzak

  • EUSKARRIAK izeneko egitasmoko lankide izan da. Bagera elkarteak eta Donostia 2016 Fundazioak elkarlanean sortutako egitasmoa da.[4]

Argitalpenak

Lorea Agirre, 2013an.

Liburuak

  • Rosa Luxemburg (Elkar, 2000)
  • Gazteei eta eta kulturari buruzko hausnarketa: Gipuzkoa 2001 (Gipuzkoako Foru Aldundia, 2001)
  • Pilotaz egitasmoa (Kutxa Fundazioa, 2002)
  • Joxemi Zumalabe. Ipurtargiaren itzal luzea (Euskaldunon Egunkaria, 2002)
  • Gezurra ari du. Egunkariaren itxieraren kronika (Alberdania, 2004)
  • Hedabideak : euskararen berreskuratzea III (Garabide Elkartea, 2010)
  • Haurren aisialdi parte-hartzailea, euskalduna, hezitzailea eta herritarra garatzen (Txatxilipurdi Elkartea, 2015)
  • Euskalgintza eta feminismoa : identitateak berreraiki, demokrazia sendotu, boteretze kolektiboa bultzatu eta subalternitate eraldatzaile unibertsalak eraikitzeko proposamen bat (Bat. Soziolinguistika aldizkaria, 2016).
  • Trikua esnatu da : euskaratik feminismora eta feminismotik euskarara. Lorea Agirre Dorronsoro, Idurre Eskisabel Larrañaga (Susa, 2019). ISBN 978-84-17051-36-5

Artikuluak

  • Tonucci, Francesco. Haurren hiria : hiria pentsatzeko beste modu bat (Txatxilipurdi, 2013)

Itzulpenak

  • (Gaztelaniaz) Reflexiones sobre los jóvenes y la cultura : Gipuzkoa 2001 (Diputación Foral de Gipuzkoa, 2001)
  • (Katalanez) Plouen mentides: crònica del tancament d'Egunkaria (S.n., 2005)
  • (Ingelesez) The press and media : Basque language recovery III (Garabide Elkartea, 2010)
  • (Gaztelaniaz) Los medios de comunicación : la recuperación del euskera III (Garabide Elkartea, 2010)
  • (Frantsesez) Les médias : la récupération de la langue basque III (Garabide Elkartea, 2010)

Erreferentziak

  1. Lorea Agirre Dorronsoro. Jakin.
  2. Korrika 2015. .
  3. Kulturaren Euskal kotseiluko kide. (Noiz kontsultatua: 2017-03-29).
  4. Euskarriak sorburua. (Noiz kontsultatua: 2017-03-29).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.