Lore Zumeta
Lore Zumeta Olaskoaga (Zarautz, 1994) matematikari euskalduna da.
Lore Zumeta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zarautz, 1994 (29/30 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea : matematika |
Hizkuntzak | gaztelania euskara ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria |
![]() |
Biografia
Txikitatik gustoko izan zituen matematika eta zientziak eta 2016an Matematikako gradua atera zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Ondoren Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboko masterra UPC-UBn, Bartzelonan, eta horrela matematikaren arlo aplikatua hobetsi zuen. Bioestatistika arloan ari da lanean[1]. BCAM ikerketa zentroan ikertzaile laguntzaile lanetan aritu da urtebetez eta orain doktoretza tesia egiten ari da, kiroletako lesioen arrisku faktoreen inguruan[2].
Programazioaren munduan genero berdintasunaren alde lan egiten duen R-ladies taldeko kidea ere bada Bilboko taldean[3].
Erreferentziak
- Lore Zumeta Olaskoaga – Inspira STEAM. (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
- idatzia, Zientzia Kaiera-k; 3Urt2020; Comentarios0. (2020-01-03). «Lore Zumeta, matematikaria: “Ikerketan hasi berria naiz, eta dena dut deskubritzeko”» Zientzia Kaiera (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
- (Gaztelaniaz) wikitoki. (2019-09-27). «R-Ladies Bilbao, una comunidad diversa para compartir conocimiento en R» Wikitoki (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
![]() ![]() |
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.