Lore Martinez Axpe
Miren Lore Martinez Axpe (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1971ko urriaren 15a) informatika-ingeniaria da. Gipuzkoako Foru Aldundian Informazio-Gizartearen zuzendaria izan zen 2011tik 2015era bitarte Berrikuntza Sailean.[1]
Lore Martinez Axpe | |||
---|---|---|---|
2020ko abuztuaren 3a - Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XII. legealdia | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Aretxabaleta, 1971ko urriaren 15a (52 urte) | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | informatikaria eta politikaria | ||
Enplegatzailea(k) | Gipuzkoako Foru Aldundia | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Euskal Herria Bildu |
Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Informatikoa ikasi zuen. Enpresa-informatikan lan egiten du baina Gipuzkoako Foru Aldundian aritu zen 2011tik 2015era. Informatikako Ingeniaritzan emakumeek duten egoeraz informazioa biltzeko eta zabaltzeko ekintzailea ere bada.[2][3]
Erreferentziak
- Lantaldea - Informazio Gizartea. Gipuzkoako Foru Aldundia. 2014. (Noiz kontsultatua: 2017-08-29).
- Axpe, Lore Martinez. «'#Analfabetoak 4.0'» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-08-29).
- (Gaztelaniaz) «Brecha digital: Lore Martínez Axpe, ayudante de investigación en la Universidad de Deusto» Womenalia.com (Noiz kontsultatua: 2019-02-27).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.