Lord Randolph Churchill
Randolph Henry Spencer Churchill PC ( 1849ko otsailaren 13a – 1895eko urtarrilaren 24a ) estatu-politikari britainiarra izan zen.
Biografia
Lord Randolph Marlboroughko 7. dukearen eta bere emaztearen, Frances Anne Emily Vane-Tempest, Londonderryko 3. markesaren alaba zen, hirugarren semea zen. Sir Winston Churchill- en aita izan zen, Bigarren Mundu Gerran Erresuma Batuko lehen ministroa, eta Lord Randolph-en lehen biografia handia idatziko zuena. [1]
Randolph Churchill Wilton Terrace-ko 3. zenbakian jaio zen, Belgravian, Londresen. Bere ikasketak hasiera batean pribatuak izan ziren, gero Cheam-eko (Londres) Tabor Preparatory School-en ikasi zuen. 1863an Eton Collegen sartu zen, eta bertan egon zen 1865eko uztailera arte. 1867ko urrian Oxfordeko Merton Collegen matrikulatu zen. Bertan kirolarekiko zaletasuna erakutsi zuen, nahiz eta irakurle amorratua izan, 1870ean jurisprudentzian eta historia modernoan lizentziatu zen. 1874an Erresuma Batuko Komunen Ganberako kide hautatu zuten, Woodstockeko (Oxfordshire) barrutirako Alderdi Kontserbadorearekin bat eginez, Meton Collegeko lankide ohia zen George Brodrick garaituz.
Ezkontza
Lord Randolph 1874ko apirilaren 15ean ezkondu zen Jennie Jeromekin, Leonard Jeromeren alabarekin, jatorriz New Yorkekoa, eta harekin bi seme izan zituen, Winston Leonard (1874-1965) eta John Strange (1880-1947). Jennie Jeromeren harreman sozialek asko lagundu zuten Lord Randolphen karrera politikoaren aurrerapena.
Erreferentziak
- Churchill, Winston C. 1906. Lord Randolph Churchill. 2 vols, Macmillan, London.