Lorca Fútbol Club

Lorca Fútbol Club futbol talde murtziarra da, Lorca hirian 1928an sorturikoa.

Lorca Fútbol Club
Ezizena(k)El brócoli mecánico
Sorrera1928 (Lorca CF)
2003 (Lorca FC)
2018 (desegina)
Futbol zelaiaFrancisco Artés Carrasco
edukiera: 8.120 lagun
inaugurazioa: 1988
PresidenteaTxinako Herri Errepublika Xu Genbao
EntrenatzaileaGalizia Fabri Gonzalez
LigaMurtziako Preferentea
2020-213. maila, 11.a/10.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Jokalariak, 2016an.
Francisco Artés Carrasco estadioa.

Historia

1928an Lorca Sport Club sortu zen. Ondoren izen aldaketa ugari izan zituen eta taldea ere hainbatetan desegin eta berria sortu behar izan zen. Hauetako talde batzuk: Club Deportivo Lorca, Lorca Club de Fútbol, Club de Fútbol Lorca Deportiva, Lorca Atlético Club de Fútbol... Emaitzarik onena Club de Fútbol Lorca Deportiva taldeak izan zuen 1983-84an Bigarren B mailan 2. postua lortu eta urtebetez Bigarren Mailan ibili baitzen.

Gaur egungo taldea La Hoya Deportiva C.F. izenarekin sortu zen 2003ko ekainaren 1ean. Lorca Deportiva desagertzear zegoela ikusita izena aldatu zuen La Hoya Lorca Club de Fútbol bihurtuz, hiriaren erreferentea izateko asmotan. 2016-17 denboraldian bigarren B mailako finalista izan zen eta Bigarren mailara igotzea lortu zuen. Urtebete egin zuen bertan. Mailaz jeisterakoan Bigarren B mailako plazari uko egin eta taldea hirugarren mailan berkokatu zen.

Uniformea

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2003-2010
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2016-2017
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2017-2018

Datuak

Lorca Fútbol Club. 2021-22 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 0
  • Denboraldiak 2. mailan: 1
  • Denboraldiak 2. B mailan: 4
  • 1. maila RFEF: 0
  • 2. maila RFEF: 0
  • Denboraldiak 3. mailan: 6
  • 3. maila RFEF: 0
  • Ligako posturik onena: 2.a Bigarren B mailan (2016-17)

Azken denboraldiak

UrteaMailaPostuaErrege Kopa
2007-08Murtziako preferentea10.a-
2008-09Murtziako preferentea15.a-
2009-10Murtziako preferentea1.a-
2010-11Hirugarren maila7.a-
2011-12Hirugarren maila4.a-
2012-13Hirugarren maila1.a-
2013-142. B Maila2.a1. itzulia
2014-152. B Maila13.a1. itzulia
2015-162. B Maila6.a-
2016-172. B Maila2.a-
2017-18Bigarren maila21.a2. itzulia
2018-193. maila3.a3. itzulia
2019-203. maila7.a-
2020-213. maila11.a/10.a-
2021-22Murtziako preferentea-

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.