Lorategi-hiri (Bilbo)
Lorategi-hiria edo Loruri (gaztelaniaz Ciudad Jardín) Bilboko auzoa da, lorategi-hiriaren antolakuntza jarraitzen duena. Uribarriko barrutiko auzoa da, bigarren barrutikoa alegia. Auzoa, hiriaren ekialdean dago, Maurice Ravel etorbidearen eta Artxanda mendiaren artean. Pedro Ispizua arkitekto bilbotarrak diseinatu zuen auzo honek, etxebizitza baxuak eta gune berdeak biltzen ditu. XIX. mende bukaeratik Europako hainbat hiritan eraiki ziren mota honetako auzoak.
Loruri | |
---|---|
Euskal Herria | |
Artxandako funikularra, Loruritik igarotzen. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Bilbo |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°16′16″N 2°55′34″W |
Demografia |
Historia
1922an Bilboko Udaleko langilea zen Celso Negueruelak, kooperatiba bat sortzea proposatu zuen, Bilboren kanpoaldean langileriarentzako etxebizitza merkeen proiektu bat egiteko. Kokagune desberdinak aztertu ondoren, azkenik Artxanda mendiaren maldetan eraiki zen 112 etxebizitzako auzoa. Etxebizitzak, Pedro Ispizuak eredu neoeuskotarrean diseinatuak, bi solairu zituzten eta etxe bakoitzak bi etxebizitza zituen. Etxebizitza mota desberdinak zeuden, 112 metro karratu eta 160 metro karratu artekoak.
Hasierako asmoa etxebizitza merkeak eraikitzea izan bazen ere, eraikuntza kostuek gorantz egitean, kooperatiba osatzen zuten partaideek diru gehiago jarri behar izan zuten, eta azkenik 16.000 eta 23.000 pezeta inguru jarri behar izan zituzten etxeak erosteko. Gaur egun, are nabarmenagoa da hori, izan ere, etxebizitzetako asko milioi bat euroko prezioan saltzen ari dira.
Garraioa
Auzo honetan Euskotrenek Loruriko geltokia du.