Lope de Rueda
Lope de Rueda (Sevilla, Espainia, 1505-1510 inguruan - Kordoba, Espainia, 1565) espainiar antzerkigilea izan zen.
Lope de Rueda | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sevilla, c. 1505-1510 |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Kordoba, 1565 (60/61 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerkigilea, idazlea eta aktorea |
Genero artistikoa | olerkigintza Egloga komedia intermedia (en) |
Biografia
Pasoak, antzerki-lan labur irrigarriak, herri-hizkera eta gaietan oinarrituak idatzi zituen gehienbat, eta horiek egin zuten ospetsu. Lope de Ruedaren lanaren bitartez finkatu zen Italiako eragina Espainiako antzerkigintzan. Las aceitunas ("Olibak") da haren paso famatuenetako bat.
Lope de Rueda euskaraz
Euskaraz bere paso ezagunena itzulita dago: Las aceitunas, euskaraz Zenbatetan sagarrak?. Itzultzailea Jose Luiz Nazabal izan zen, 1932an, eta Antzerti aldizkarian plazaratuta, 7. zenbakia, 1932ko uztailean.[1]
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.