Lope Larreakoa
Lope Larreakoa (Agurain, 1540ko azaroa inguru – 1623ko abenduaren 13a) arabar eskultore manierista izan zen.
Lope Larreakoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Agurain, 1540 |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Heriotza | Agurain, 1623ko abenduaren 13a (82/83 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea |
Biografia
Ez daude bere gaztaroari buruzko datu edo agiriak, baina 1564an Agurain hondatu zuen sutearen ondorioz tailer bat eraiki zuen bertan. Lehendabiziko lanetan Juan Antxetaren eragina nabarmena da, biok elkarrekin lan egin zutelako. Era berean Joanes Beauveskoaren eragina ere nabarmena da. Hala ere, eragin nagusia Agurainen bizi zen Pierre Picart bere maisua izan zuen.
Elkarrekin tailer berean aritu ondoren, Picarten alaba Petronila Duran ezkondu zuen. Frantziarra hiltzean, aitaginarrebaren taileraz arduratu zen. Petronilarekin batera seme-alaba asko izan zituen, horietatik lau Agurainen eta besteak lan egiten ari zen lekuetan jaioak. Semeen artean Petri Lope Larreakoa eskultore ere bilakatu zen eta alabetariko batek Petri Unzuetakoa ezkondu zuen, Lope Larreakoarekin lan egin zuen eskultorea zena.
Bere lanetan gai erlijiosoak landu zituen, adibidez 1603an Getariako zur polikromatuzko erretaulan . Alabastroz Rodrigo Bikuñakoaren hilobia eta karezko harriaz Ordoñana familiarenak egin zituen. Agian bere lanik nabarmena 1584an hasi eta hil arte egin zuen Valtierrako Andre Maria elizaren erretaula nagusia izan zen[1].