Look Who's Talking Too
Look Who's Talking Too (euskaraz Begira Nor Mintzatzen Ari Den Baita Ere) 1990eko Amy Heckerling estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako komedia film bat izan zen. John Travolta, Kirstie Alley, Bruce Willis, Roseanne Barr, Damon Wayans, Olympia Dukakis eta Elias Koteas aktoreek antzeztu zuten.
Look Who's Talking Too | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1990 | |||
Izenburua | Look Who's Talking Too | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | film komikoa eta komedia erromantikoa | |||
Iraupena | 77 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Grabazio lekua(k) | New York eta Vancouver | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Amy Heckerling | |||
Gidoigilea(k) | Amy Heckerling | |||
Antzezlea(k) | ||||
John Travolta Kirstie Alley Olympia Dukakis Elias Koteas Gilbert Gottfried Don S. Davis Mel Brooks Neal Israel Twink Caplan Noelle Parker Jimmy Galeota | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Jonathan D. Krane | |||
Konpainia ekoizlea | TriStar Pictures (en) | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | David Kitay | |||
Argazki-zuzendaria | Thomas Del Ruth | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | New York | |||
Argumentu nagusia | haurdunaldia | |||
Historia | ||||
Nominazioak | Golden Raspberry Award for Worst Supporting Actor (en) 11th Golden Raspberry Awards (en) Gilbert Gottfried Golden Raspberry Award for Worst Supporting Actress (en) 11th Golden Raspberry Awards (en) Roseanne Barr | |||
kronologia | ||||
|
Look Who's Talking (1989) filmaren jarraipena da, era berean, Look Who's Talking Now (1993) jarraipena ere izan zuen.
Argumentua
Mikeyk (Lorne Sussman) orain 3 urte dauzka. James (John Travolta), bere haurtzain estimatua, oraingoz taxi gidari lanbidez, haren ama Mollierekin ezkondu da (Kirstie Alley), negozioetarako talentudun emakumea. Egun batez, Molliek bere senarrari haurdun dagoela iragarriko dio. Handik bederatzi hilabetera, Julie haurtxoa jaioko da, baina Mikeyk bere arrebatxo berria gurasoen harreta lortzeko areriotzat hartuko du.
Aktoreak
- John Travolta: James Ubriacco/Jamesen espermatozoidearen ahotsa (krediturik gabe)
- Kirstie Alley: Mollie Ubriacco/Mollieren obuluaren ahotsa (krediturik gabe)
- Lorne Sussman: Mikey Ubriacco
- Megan Milner: Julie Ubriacco (urte batekin)
- Georgia Keithley: Julie (4 hilabetekin)
- Nikki Graham: Julie (fetoa/jaioberria)
- Elias Koteas: Stuart
- Twink Caplan: Rona
- Olympia Dukakis: Rosie
- Lesley Ewen: Debbie
- Gilbert Gottfried: Joey, gimnasioko haurtxo irakaslea
Ahotsak
- Bruce Willis: Mikey Ubriacco
- Roseanne Barr: Julie Ubriacco
- Damon Wayans: Eddie
- Mel Brooks: Komuneko gizon jauna
Kanpo estekak
- Look Who's Talking Too filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)