Look Who's Talking
Look Who's Talking (euskaraz Begira Nor Mintzatzen Ari Den) 1989ko Amy Heckerling estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako komedia film bat da. John Travolta, Kirstie Alley, Olympia Dukakis, George Segal, Abe Vigoda eta Bruce Willis aktoreek antzeztu zuten.
Look Who's Talking | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1989 | |||
Izenburua | Look Who's Talking | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | komedia erromantikoa | |||
Iraupena | 94 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Grabazio lekua(k) | New York eta Vancouver | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Amy Heckerling | |||
Gidoigilea(k) | Amy Heckerling | |||
Antzezlea(k) | ||||
John Travolta Kirstie Alley Olympia Dukakis George Segal Abe Vigoda (en) Bruce Willis Don S. Davis Neal Israel Twink Caplan William B. Davis (en) Blu Mankuma Joan Rivers Joy Boushel | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Jonathan D. Krane | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | David Kitay | |||
Argazki-zuzendaria | Thomas Del Ruth | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | New York | |||
Argumentu nagusia | haurdunaldia | |||
kronologia | ||||
|
Sekulako arrakasta izan zuenez, bi jarraipen izan zituen: Look Who's Talking Too (1990) eta Look Who's Talking Now (1993).
Argumentua
Mollie (Kirstie Alley) lanbidez kontalaria da eta bere bezeroetako bat den Albertez (George Segal) haurdun dago, azken hau beste emakume batekin ezkondua dago.
Haurdunaldian zehar, Molliek James (John Travolta) taxi gidaria ezagutuko du. Haurra jaiotzear dagoela, Albertek ezingo du aita izateko presioa jasan eta Mollie utzi bakarrik du.
Haurtxo jaio berria bere ama eta James nola maitemintzen diren lekuko izango da, baina une jakin batean, Albert Mollie eta semetxoa utzi zanaz damututa itzuli egingo da. Filmaren amaiera hurbiltzen doan einean, Molliek bere haurtxoa norekin haziko duen erabakiko du, diruz ongi dabilen aita biologikoa, baina jada iraganean bakarrik utzi zituena, ala bikote eta aita baten maitasun guztiak eskeintzen dituen taxilari eder eta jatorra.
Aktoreak
- John Travolta: James Ubriacco
- Kirstie Alley: Mollie Jensen
- George Segal: Albert
- Olympia Dukakis: Rosie
- Twink Caplan: Rona
- Joy Boushel: Melissa
- Abe Vigoda: Aitona Vincent Ubriacco
- Christopher Aydon: Michael "Mikey" Jensen (age 3 years)
- Jacob Haines: Mikey (urte bateko haurtxoa)
- Jaryd Waterhouse: Mikey (6 hilabeteko haurtxoa)
- Jason Schaller: Mikey (fetoa eta jaio berritan)
Ahotsak
- Bruce Willis: Mikeyren ahotsa
- Joan Rivers: Julieren ahotsa (krediturik gabe)
Kanpo estekak
- Look Who's Talking filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)