Lonja

Lonja deritzona merkatarien biltokia da. Aldiz, merkatu izendapena txikizkako salmentari lotu ohi zaio, nahiz eta hiri oso baten elikagaien banaketa burutu ohi den merkatu zentralak ere badauden, lonjen parekideak izanik.

Espainiako Almeriako probintzian dagoen Garrucha udalerriko portuko lonjan burututako arrain enkantea.

Balore-burtsak izeneko eraikinak ere badaude, lonja edota merkatal-burtsa izenez ezagunak, batez ere antzina edota une berean lonjen funtzioak bete izan dituzten eraikinak direlarik.

Arrain salmenta lonjetan ohikoena herbeherear enkante (batzutan alemaniar enkantea ere deitua) deritzona egitea da, honetan goreneko salneurri batetik abiatu eta saltzaile baten batek jeneroa erosiz enkantea gelditu arte salneurria murriztuz doa. Azienda, ganadu edota nekazal lonjetan zuzeneko enkantea edo tratua burutu ohi da.

Bestalde, Euskal Herrian lonja hitza edozein motako merkataritza-lokalak izendatzeko erabiltzen da, adibidez, honako esaldi honetan bezala: "Zapatadenda bat jartzeko asmoz lonja bat alokatu berri dut". Era berean, gazte-kuadrilek biltzeko etxabeetan alogeratzen dituzten tokiei ere lonja (baita lokal edo txoko ere) esaten zaie.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.