Longford konderria
Longford konderria (gaeleraz Contae an Longfoirt) Irlandako erdialdean dago kokatuta, Leinsterreko probintzian. 1.091 km²-ko azalera dauka eta 39.000 biztanle inguru zituen 2011an. Longford/An Longfort da hiriburua.
Longford konderria | |||
---|---|---|---|
County Longford Contae an Longfoirt | |||
| |||
Island of Ireland location map Longford.svg | |||
Geografia | |||
Hiriburua | Longford 53°43′37″N 7°47′59″W | ||
Azalera | 1.091 | ||
Mugakideak | Roscommoneko konderria, Leitrimeko konderria, Cavan konderria eta Westmeatheko konderria | ||
Administrazioa | |||
Legebiltzarra | legislative body of Longford County Council (en) ![]() | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 40.873 (2016) | ||
Dentsitatea | 37,46 bizt/km² | ||
Bestelako informazioa | |||
Ordu eremua | ikusi
| ||
longford.ie |
Geografia
Natura
Shannon ibaiaren arroan kokaturik dago konderria. Lakuak (handiena Ree aintzira), zohikaztegiak, larreak eta hezeguneak dira Longfordeko konderria osatzen dutenak. Nahiko eremu laua da, izan ere mendirik altuena den Carn Clonhugh mendiak 279 metro baino ez baititu.
Herri nagusiak
- Longford/An Longfort (9.601 biztanle), hiriburua
- Ballymahon/Baile Uí Mhatháin (1.802)
- Edgeworthstown/Meathas Troim (1.544)
Historia
Farrell leinuaren lurrak izan ziren aintzina. XII mendean normandiarrek inbaditu eta Hugh de Lacy jabetu zen eremuaz. Honek gotorlekuak eta monasterioak eraiki zituen Longforden. XIV mendean ingelesen indarra ahulduz zihoan eta O'Farrelldarrek lurraldea berreskuratu zuten.
1586an eta gehiago Bederatzi Urteko Gerraren ondoren ingelesek kontrola berrezarri zuten eta 1608an konderria Connachtetik atera eta Leinsterren sartu zuten. XVII mendean lurraldea kolonizatua izan zen.
Pertsona ezagunak
- Michael Gomez (1977- ), boxeolaria
Iruditegia
- Longfordeko katedrala
- Carrigglas Manor jauregia
- Ardagheko katedralaren aztarnak
- Ubide Handia