Londresko Sute Handiaren monumentua

Londresko Sute Handiaren monumentua (ingelesez: Monument to the Great Fire of London edo, besterik gabe, the Monument) Ingalaterrako Londres hiriburuan dagoen monumentu bat da, City of London eremuan dagoena. 1666. urteko Londresko Sute Handia gogoratzeko eraiki zen.

Londresko Sute Handiaren monumentua
Monument to the Great Fire of London
Ondasun Ingelesa
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
HiriaCity of London
Koordenatuak51°30′36″N 0°05′09″W
Map
Historia eta erabilera
Kontserbazio-zaharberritzea2007 - 2009
Eraikuntzaren hasiera 1671
Arkitektura
ArkitektoaChristopher Wren
Robert Hooke
Materiala(k)Portland harria
EstiloaDoriar ordena
Dimentsioak61 (altuera) m
Ondarea
Ondare Ingelesa1193901 eta 1002065
Webgune ofiziala

    Historia

    Monument Street eta Fish Street kaleen artean eraiki zen 1671 eta 1677 artean, St Margaret eliza egon zen tokian.

    Egitura

    62 metrotako altuera dauka, izan ere sua sortu zen Pudding Lane okindegitik 62 metrotako distantziara kokaturik baitago. Portland harrizko zutabe doriko bat da. Christopher Wren eta Robert Hookek diseinatu zuten goialdea, eta hainbat tresna zientifiko ezarri zituzten, aipagarriena teleskopioa da.

    311 maila dituen eskailera zirkularra dauka gora igotzeko.

    Iruditegia

    Informazio praktikoa

    • Metro geltokia: Monument

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.