London (Ontario)

London Ontario probintziako hiri bat da, Kanadan. 366.151 biztanle ditu (2011ko errolda). 1826an sortua izan zen, eta 1855ean bihurtu zen ofizialki hiri. Ekonomia dibertsifikatua du, ibilgailu militarrak egiteko industrian, aseguruetan, teknologia informatikoan eta medikuntzako saiakeretan oinarritua. Unibertsitate publikoa du, University of Western Ontario, 30.000 ikasle ingururekin.

London
separated municipality in Ontario (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Kanada
Probintzia Ontario
County of OntarioMiddlesex County
Izen ofizialaCity of London
Posta kodeaN5V ke N6P
Geografia
Koordenatuak42°59′01″N 81°14′59″W
Map
Azalera420.57 km²
Altuera251 m
MugakideakKitchener eta Aylmer (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria422.324 (2021)
38.502 (2016)
Dentsitatea1.004,17 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1826
Telefono aurrizkia519, 226, 548
Ordu eremuaEkialdeko Ordu-eremu
Hiri senidetuakNanjing
london.ca

Kokapena

Londonen kokapena Ontarion

London Ontarioko hego-mendebaldean dago, Torontotik 240 km mendebaldera.

Historia

Europarrak iritsi aurretik, XVII. mendean, Londonen askotariko irokesak zeuden. Ontarioko Thames ibaiaren («Askunessippi» (Eshkani-ziibi: «oreinen basoko ibaia») bokalean dagoen hiriak algonkineraz «Pahkatequayang» izena du (Baketigweyaang: «ibaia adarkatzen den lekua»).

John Graves Simcoek, Kanada Garaiko gobernadoreordeak, leku hau aukeratu zuen Kanada Garaiko hiriburu gisa, baina ez zen hala izan. 1826ra arte itxaron, eta orduan sortu zuen Thomas Talbotek.

Londonek XIX. mende osoan zehar mantendu zuen Erresuma Batuarekin zuen harremana, baina 1837ko Kanada Garaiko matxinadan Charles Ducombek gidatutako matxinada labur bat izan zen.

Bigarren Mundu Gerra|Lehen eta Bigarren Mundu Gerretan London barruti militar baten erdigune izan zen.

1847an John Labatt negozio-gizonak garagardo-fabrika bat sortu zuen Londonen. Thomas Carlingek ere han sortu zuen Carling garagardo-fabrika. 1874an London Life aseguru-konpainia sortu zen.

Klima

    Datu klimatikoak (London International Airport)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 16.7 17.8 27.2 29.4 32.4 38.2 36.7 37.0 34.4 30.0 24.4 18.5 38.2
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) −2.4 −1.4 4.2 11.6 19.0 23.8 26.3 25.2 20.9 14.0 6.9 0.6 12.4
Batez besteko tenperatura (ºC) -6.3 -5.5 -0.3 6.3 13.0 18.0 20.5 19.5 15.3 9.0 3.1 -3.0 7.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −10.1 −9.7 −4.7 1.0 7.0 12.1 14.6 13.7 9.6 4.0 −0.7 −6.5 2.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −31.7 −29.5 −24.8 −12.2 −5.0 −0.6 5.0 1.5 −3.3 −11.1 −18.3 −26.9 −31.7
Pilatutako prezipitazioa (mm) 74.2 60.0 78.4 82.2 82.9 86.8 82.2 85.3 97.7 77.6 91.1 88.6 987.1
Euria (mm) 31.1 29.1 53.8 73.8 82.6 86.8 82.2 85.3 97.7 74.9 73.7 47.0 817.9
Prezipitazio egunak (≥ 0.2 mm) 19.4 15.7 15.8 13.7 12.2 11.6 11.0 10.9 12.1 13.1 16.2 18.7 170.4
Euri egunak (≥ 0.2 mm) 5.6 5.1 8.6 11.5 12.1 11.6 11.0 10.9 12.1 12.9 11.2 7.7 120.3
Elur egunak (≥ 0.2 cm) 16.5 12.8 9.7 3.6 0.2 0 0 0 0 1.3 7.0 14.4 65.6
Eguzki orduak 65.9 91.5 119.5 162.1 220.6 243.4 262.0 221.9 162.8 128.2 69.7 52.4 1800.0
Hezetasuna (%) 83.9 82.3 82.5 81.3 82.2 85.7 88.9 92.6 92.1 88.6 86.0 85.3 85.9
Iturria: [1]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.